Handietan handiena: Hawaiiko Ironmana

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-10-11 00:00

Larunbat honetan korrituko da munduko triatloi probarik ezagunena: Hawaiiko ironmana. Bertan ez da elgoibartarrik izango (inoiz ez dugu izan!), baina triatloi zale guztiok ahalik eta gertuenetik jarraituko dugu Hawaiiko uharte handienean (Konan) zer gertatzen den.

Hawaii

Historia

Hawaiiko Ironmana triatloi guztien aita dela esan daiteke, eta triatloiaren hastapena markatzen duen kirol proba. Militar amerikarren arteko apustu gisa jaio zen Oahu uhartean, 1978an. 3,8 km igerian, 180 km bizikletaz eta 42.192 km korrika uztartzen ditu lasterketa honek.

Hawaiiko ironmana

Ordutik proba honen eboluzioa ikaragarria izan da, eta milaka triatleta eta jarraitzaile mugitzen ditu gaur egun.

Lasterketak izandako garapenean bi izenek izan dute zalantzarik gabe pisu gehien: Mark Allen eta Dave Scott amerikarrek eta 80ko hamarkadan bien artean izan zen lehiak. Biek ala biek seina aldiz irabazi dute lasterketa.

Paula Newby-Fraser zimbawetarrak, bestalde, 8 aldiz irabazi du lasterketa.

Errekorra baina Luc Van Lierde belgikarrak du 1996 urtetik. 8 ordu, 4 minutu eta 8 segundoko marka ezarri zuen. Bereziki korrikan abarmendu zen, maratoia korritzeko 2 ordu eta 37 minutu baino ez baitzituen behar izan. Ikaragarria.

Faboritoak

Aurtengo faboritoetan hauek dira nabarmenenak gizonetan:

Normann Stadler, alemaniarra, 34 urte.

2004 eta 2006 urteetako irabazlea da eta bera da parte-hartzaile guztien artean bizikletako zatian jaioena. Iaz, bizikletatik jaitsi zenean, 12 minutuko aldea zuen bigarrengoarekiko, eta horri eutsi besterik ez zuen egin behar izan lasterketa irabazteko.

Faris Al-Sultan, alemaniarra, 29 urte (aita irakiarra duelako du abizen hori).

2005ean sorpresa handia izan zen Farisek irabazi izana (Stadlerri 2 aldiz zulatu zitzaion gurpila eta bertan behera utzi zuen lasterketa) baina ordutik munduko Ironman onenetakoa dela erakutsi du. Kirolari osoa, eta aurten ere hasieratik amaierara aurreko postuetan izango da ziurrenik.

Chris McCormack, australiarra, 34 urte.

Joan den urtean bigarren izan zen helmugan. 2 ordu eta 46 minutu behar izan zituen maratoia osatzeko eta zinez saiatu zen Stadler harrapatzen. Aurten, ekaina bukaeran, 8 ordutik behera egin zituen Rotheko (Alemania) Ironmanean eta... Hawaiin bera izango al da garaile?

Hiru faborito nagusi horien ostean, bigarren mailan, badira beste triatleta handi batzuk ere, egun ona badute edozer egiteko gai direnak:

Eneko Llanos, gasteiztarra, 29 urte.

Eneko Llanos

Aurten irabazi du lehenengoz Ironmana, Lanzaroten, eta Rothen bigarren egin zuen McCormack-en atzetik. Aurtengo proba guztietan podiumean izan da eta distantzia luzeetan lehiatzaile on eta seguru bihurtu da. Aurreko urtean 5. sartu zen Hawaiin. Gainera, distantzia luzeko Munduko txapelduna ere izan zen 2003an.

Rutger Beke, belgikarra, 30 urte, 2005ean eta 2006an 4. izan zen Hawaiin

Cameron Brown , 35 urte, Zeelandaberritarra

Marino Vanhoenacker, 31 urte, belgikarra, 2005ean eta 2006an Austrian irabazle

Luke Bell, 28 urte, australiarra

Nesketan, lasterkari bat da faborito nagusi:

Michelie Jones, 38 urteko amerikarra. Aurreko urtean argi utzi zuen beste guztien gainetik zegoela.

Hala ere, hauek ere aurrean ibiltzeko aukera handia dute:

Desiree Ficker, amerikarra, 30 urte

Belinda Granger, australiarra, 36 urte

Hawaiirako sailkatzea

1500 bat triatletak hartzen dute parte urtero Hawaiiko Ironman gogorrean. Bertan korritzea ametsa da triatleta gehienentzat, baina hainbat faktorerengatik, gutxi batzuek bakarrik dute bertan lehiatzeko aukera. Hawaiikoa Ironman guztien txapelketa da, eta hainbat modu daude bertarako sailkatzeko:

-Irabazleek kirol bizitza osoan dute parte hartzeko aukera.

-Urte batean 2. eta 9. postuen artean sailkatzen direnek zuzenean dute aukera hurrengo urtean parte hartzeko.

Bi modalitate hauek PRO mailako atleten esku daude logikoki:

-“Age Grouper” gisa. “Age Grouper” Ironman batean parte hartzen duen triatleta afizionatua da. Multzo hauek daude, sexuaren eta adinaren arabera:

M18-24: 18 urtetik 24 urtera arteko mutilak

F18-24: 18 urtetik 24 urtera arteko neskak

M25-29: 25 urtetik 29 urtera arteko mutilak

F25-29: 25 urtetik 29ra urtera arteko neskak

M30-34: 30 urtetik 34ra urtera arteko mutilak

F30-34: 30 urtetik 34ra urtera arteko neskak

M35-39: 35 urtetik 39ra urtera arteko mutilak

F35-39: 35 urtetik 39ra urtera arteko mutilak

Etab.

WTC (World triatlon Corporation) enpresa pribatuak 21 Ironman antolatzen ditu mundu osoan urtero. Eta horietako bakoitzean “slot”-ak banatzen zaizkie aipatutako taldeei. Zurichen, esaterako, M35-39 kategorian parte hartu zutenetatik batzuk Hawaiira joateko sailkatu dira. Ironmanean sailkapenean postua lortu ondoren, ordaindu egin behar da Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko. Herrialde hauetan izaten dira Europako Ironman famatuenak: Niza, Lanzarote, Frankfurt, Klagenfurt-Austria eta Zurichen.

-WTC enpresak “Ironman 70.3” triatloien zirkuitu bat sortu zuen 2005etik, munduan barrena (Europan: Monako, Wiesbaden eta Suitzan). Ironman erdiko triatloiak dira eta bertan ere “slot”-ak banatzen dira “age-grouper” eta “PRO” triatletentzat, baina Ironman osoko probetan baino gutxiago.

-Loteria, urtero zozketa bat izaten da Ironmanean parte hartzeko eta zorte handia izanez gero lor daiteke lehiatzea.

Euskaldunak Hawaiin, aurten

Aurten ere triatleta euskaldunak izango ditugu Hawaiin. Batzuek gainera, aurreko postuetan ibiliko dira seguru asko; Eneko Llanosek eta Virginia Berasategik batez ere, MPRO eta WPRO kategorietan. Xabi Lekuek, berriz, M35-39 kategorian.

Xabier Lekue Virginia Berasategi

Hauek dira Konan korrituko duten euskaldunak eta probarako sailkatzeko beste lasterketa batzuetan lortu dituzten postuak:

Abizena

Izena

Adina

Kategoria

Non sailkatuta

Postua kategorian

Berasategi

Virginia

32

WPRO

Wiesbaden ½ Ironman

1

Elosegui

Eneko

24

M18-24

Ironman UK

1

Lekue

Xabi

37

M35-39

Ironman Lanzarote

1

Llanos

Eneko

30

MPRO

Ironman Lanzarote

1

Llanos

Hektor

35

MPRO

Ironman Lanzarote

6

Mendez Cadavid

Jose Manuel

40

M40-44

Ironman Frankfurt/Lanzarote

16/5

 

Rodriguez

Iban

29

M25-29

Ironman Lanzarote

1

Treku

Jon

30

M30-34

Monaco ½ Ironman (2006)

2

Honekin loturiko albisteak: http://www.ironmanlive.com/

Hawaiiko ironmanaren web ofiziala: http://ironman.com/worldchampionship


Utzi iruzkina: