Urte zahar hunkigarria

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-01-01 00:00

Joan den urteko tradizioari eutsiz, Urgazi Triatloi Taldeak II. San Silvestre lasterketa antolatu zuen abenduaren 31n. 2006an 150 bat lagun izan ziren gure herriko kaleetan korrika eta erronka zaila zen korrikalari gehiago lortzea. Gehiago ez, askoz gehiago izan ziren atzo! Guztira 197 elgoibartar (eta inguruko herritarrak) bildu ziren plaza handian, 5 bat kilometroko ibilbideari ekiteko.

San Silbestre lasterketa Elgoibarren

 

San Silvestre lasterketa Elgoibarren

Aurtengoan ibilbidea aldatu behar izan dugu, Albitxuriko aldapa gogorregia zelako. Lehen itzuli luzea Urgaziren autoaren atzetik egin zuten korrikalari guztiek. Bigarrenean, berriz, lasterketa librea izan zen.

San Silvestre lasterketa Elgoibarren

Irabazlerik gabe, saririk gabe, elgoibartar guztiak izan ziren atzo garaile, eta denentzat saiatu ginen opariak izaten. Garate Jantzi-Dendak, Astigarragak, Iriondo Kirolak etxeak eta beste hainbatek emandakoak zozketatu genituen eta joko txiki batzuk banatu. Baina horrez gain, sorpresa bat nahi genuen II. San Silvestrerako. Horretan Zubi Ondo elkarteko lagunek lagundu ziguten. Txorizoa, salda eta haragi egosia prestatu zituzten guztiontzat.

San Silvestre lasterketa Elgoibarren

Gorabehera bakarra gertatu zen, udaltzainek ez zituztela kale nagusietako piboteak kendu eta lasterketa pixka bat hautsi zela. Gainera, antolatzaileen autoak ere ezin izan zuen lasterketa osoa egin.

San Silvestre lasterketa Elgoibarren

Nolanahi ere, giroa aparta izan zen. Urtea kirolean eta euskaraz amaitzeko modurik onena. Eskerrik asko guztioi eta urte berri on!

Lotutako berriak: http://www.elgoibarren.net/content/view/648/1/

Argazkiak: http://www.elgoibarren.net/component/option,com_zoom/Itemid,34/catid,119/PageNo,1/

Urgazi Triatloi Taldea


Utzi iruzkina: