4 elgoibartar, Joseba Jakaren omenez
Durangoko azokaren harira, hainbat ekitaldi izaten da urtero jai-zubian. Horietako bat Joseba Jakaren omenezko herri lasterketa izaten da. Berria egunkariak babestuta 7,5 kilometroko herri-ibilbidean makina bat korrikalari biltzen dira. Aurten, abenduaren 9an, igandea, 151 lagunek amaitu zuten proba. Tartean 4 elgoibartar izan ziren, ez nolanahikoak gainera. Jose Mari Fernandez "Susok" 14. postuan amaitu zuen eta Jon Agirrebeñak 17. postuan. Biek ala biek oso denbora ona egin zuten gainera; lehenengoak 25 minutu eta 47 segundo, bigarrenak, berriz, 26 minutu eta 22 segundo. Ernesto Agirrebeña eta Alberto Agirreazaldegi ere izan ziren. Zorionak!
Postua | Izena | Denbora |
14 | Jose Mari Fernandez | 25:47 |
17 | Jon Agirrebeña | 26:22 |
66 | Ernesto Agirrebeña | 29:34 |
130 | Alberto Agirreazaldegi | 36:15 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: