Elgoibartarrak, Espainiako mendi-duatloi kopan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-03-16 00:00

12 neska eta 80 mutil izan dira gaur, martxoak 16, Gasteizen, Espainiako mendi duatloiko koparen 3. proban. Mendi duatloiak gogorrak izaten dira oso, eta gaurkoan eguraldia alde izan badute ere, ez da erronka erraza izan.

Espainiako mendi-duatloi kopa


6,5 kilometro korrika, 20 mendi bizikletan eta beste 3,5 korrika egin dituzte guztira. Espainiako mendi-duatloi kopa Mutiletan Santiago Arnes (1:28:39) izan da garailea eta haren atzetik Eneko Llanos gasteiztarra helmugaratu da (1:30:25). Nesketan, berriz, Yolanda Magallon izan da azkarrena (1:57:42). Urgaziko bi lagun ere izan dira gaurko proban, Jose Antonio Ruiz eta Javi Fernandez. Oso maila onean aritu dira gainera:

Postua Izena Denbora
47 Jose Antonio Ruiz del Rey 1:59:11
50 Javi Fernandez 2:02:09

Nesken sailkapena: http://www.triatlon.org/competiciones_08/marzo/copa_vitoria/FEMENINA.pdf

Mutilen sailkapena: http://www.triatlon.org/competiciones_08/marzo/copa_vitoria/MASCULINA.pdf


Utzi iruzkina: