Udaberriko lasterketa ederra
Donostian 1000 lagun bildu dira gaur, martxoak 16, Udaberriko Lasterketan parte hartzeko. Guztira 914 korrikalarik osatu dute 10 kilometroko ibilbide zoragarria, Donostiako kaleetan barrena. Eguraldi bikaina egin du eta tarte batzuetan haizeak jo duen arren, korrikalariek oso marka onak egin dituzte. Jon Arocenak irabazi du lasterketa (31:50) eta nesketan Josune Tercero izan da azkarrena (38:38). Elgoibartar dexente bildu dira gaur Donostiara, 12 guztira, 10 mutil eta 2 neska.
Sailkapen ofizialean ez dute nesken eta mutilen zerrendarik bereizi, baina guk bereizita jarriko ditugu hemen. Gainera, txipa dela eta ez dela, lasterkari bakoitzak egindako denborari 15 bat segundo erantsi dizkiote sailkapen ofizialean eta horiek ere kendu ditugu, denbora erreala jartze aldera.
Neskak:
Postua | Izena | Denbora |
7 | Ainhoa Lendinez | 42:00 |
12 | Nerea Lendinez | 45:36 |
Mutilak:
Postua | Izena | Denbora |
75 | Imanol Rodriguez | 37:37 |
87 | IƱigo Salegi | 38:05 |
102 | David Conde | 38:40 |
Mikel Aguillo | 38:28 | |
113 | Alberto Garate | 39:03 |
215 | Imanol Santos | 42:00 |
216 | Elias Fernandez | 42:01 |
218 | Kerman Moreno | 42:02 |
300 | Modesto Cid | 44:30 |
421 | Gorka Sastre | 46:47 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: