Emakumeen alde korrika
8 emakume elgoibartar aritu ziren korrika, igandean, martxoak 2, Donostian, 19. Lilatoian. Inoiz baino lasterkari gehiago bildu dira aurten (1000 baino gehiago), baina Elgoibartik inoiz baino emakume gutxiago joan dira. Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuen lasterketa (18:37) eta Pilar Arriola izan zen lehen elgoibartarra (20:43), 11. postuan sailkatu zen gainera. Hauxe da zerrenda (sailkapen posturik ez dute jarri):
Postua |
Izena | Denbora |
Pilar Arriola |
20:43 | |
Lurdes San Martin |
21:44 | |
Pilar Lama Lopez |
23:24 | |
Lore Bereziartua |
24:42 | |
Eunate Aranzadi |
27:07 | |
Marian Arriola |
29:38 | |
Nerea Cocera |
29:47 | |
Blanca Rodrigo |
32:05 | |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: