Duatloi festa hasi da
Duatloi festa hasi da. Atzo, martxoak 1, Durangon izan zen lehen Euskal Herriko zirkuituko hitzordua. Giharrak lanean jartzeko unea, entrenamenduen emaitzak ikusten hasteko parada.
![Durangoko duatloia](http://farm3.static.flickr.com/2058/2311502123_49cd9ce059.jpg)
Basauriko duatloia izaten da urtero lehenengoa baina aurten gogor hasi dute denboraldia gure korrikalariek, distantzia motzeko (10-42-5) proba gogorra baita Durangokoa.
202 mutilek eta 12 neskak hartu zuten parte, eta tartean goi mailako lasterkari asko izan ziren atzo Durangon. Patxi Urizarrek (1:52:24) irabazi zuen proba eta nesketan, Virginia Berasategi (1:58:33) izan zen azkarrena. Bi elgoibartar ere izan ziren tartean eta oso fin ibili ziren:
Postua |
Izena | Denbora |
118 |
Jon Revert |
2:09:44 |
137 |
Martin Dominguez |
2:11:52 |
Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/durango_archivos/datos.html
Iruzkinak
Utzi iruzkina: