Hona hemen lehen jardunaldiko partidetako emaitzak: Jubenilak 2010/03/09 HERNANI 1 21 HERNANI 2 30 Gaska, 19:15 1. partida HERNANI 3 24 RAMUNTXO 30 Gaska, 19:15 2. partida 1.maila 2010/03/05 SU-BERRI 1 30 SU-BERRI 2 21 Irura, 20:30 2. partida INTXAURRONDO 30 HERNANI 24 Irura, 20:30 3. partida 2. maila - A multzoa 2010/03/05 HERNANI 1 25 IKASBERRI 30 Irura. 20:30 1. partida INTXAURRONDO 19 URNIETA 30 Gaska. 20:15 1. partida 2.maila - B multzoa 2010/03/05 HERNANI 2 26 ALTZATARRA 30 Gaska, 20:15 2. partida  


Iragan larunbat arratsaldean jokatu ziren Tolosako Beotibar pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko finala eta 3-4.posturako norgehiagoka. 350 lagun inguru bertaratu ziren partidak jarraitzera eta oso gustura etxeratu ziren ikusitakoarekin.   Hona hemen emaitzak: 2010eko martxoak 6, TOLOSA (Beotibar), 18:00 3-4.postua   Espinar-Okariz 26 Elguezabal-Ruiz de Larramendi 30 Finala   Muneta-Serre 30 Etchelecu-Arozena 27 Espinar-Okariz, 26 – Elguezabal-Ruiz de Larramendi, 30    Jaialdiari hasiera eman zio...


Atzo, martxoak 6, arratsaldean jokatu zen Tolosako Beotibar pilotalekuan Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko finala. Jaialdiko lehen neurketan 3. eta 4. posturako norgehiagoka jokatu zen; final handiaren aperitibo ezin bikainagoa. 350 lagun inguru batu ziren pilotalekura hitzordu nagusirako, pixkanaka-pixkanaka, presa handirik gabe asko eta asko. Arratsaldeko 18:00etan beheko harmaila erdi beteta bazegoen ere, 19:00etarako itxura paregabea zeukan. Ia ez zen aulkien berde kolorerik ikusten. Beraz, pilotazaleak gogotsu eta giro aparta zeuden pilotalekuan. ...


Bihar arratsaldean (martxoak 6), Tolosako Beotibarren, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jokatuko diren Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko azken norgehiagoken harira EGIN APUSTU! atala jarri genuen martxan aste honen hasieran. Oraingoz 9 lagunek hartu dute parte, badira batzuk, baina garaiz zabiltzate oraindik ere. Beraz, utzi alperkeria eta estutu garunak lagunak! Hona hemen oinarriak: Partidetako garaileak nortzuk izango diren asmatu behar da (3. eta 4. postua eta txapeldun eta txapeldunordeak). Bi lagunek hautu bera eginez gero lehena apustu eg...


EGIN APUSTU!

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-02 12:28

Apustu makinetan oraindik agertzen ez denez, eta jendea penatuta omen dabilela esan digutenez, geure txokoan eman nahi dizuegu Kutxa Sari Nagusiko finala eta 3-4.posturako partidak nor irabaziko dituen zuen iritzia agertzeko aukera. Hemen partidak: 3-4.postua: Elguezabal-Ruiz de Larramendi / Espinar-Bordagaray Finala: Muneta-Serre / Etchelecu-Arozena Partidetako garaileak nortzuk izango diren asmatu behar da, baina ez dago zertan emaitza bat eman beharrik. Porra egin eta irabazten duenarentzat Emakumea Pilotariko kit bat (kirol-poltsa, nezeserra, kantinplora, boligrafoa, pegatina...


Larunbatean, martxoak 6, jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko 3.-4.postuak eta final nagusia. Tolosako udalak hasiera-hasieratik eskaini dio bere laguntza tapelketa honi. Besteak beste, goi-mailako lehiaketa hau antolatu den hiru edizioetan finala bertan jokatu da orain artean. Goi-mailako sari hau martxan jarri zenetik hirugarrenez izango da Euskal Herriko (eta mundu mailako) pilotaririk onenak bertatik bertara jokatzen ikusteko aukera Tolosan. Ea aurreko bi finaletan bezala harmailak goraino betetzen diren...


Iragan igandean, hilak 28, jokatu ziren Bergarako udal pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko finalerdiak. Hona hemen emaitzak:   2010eko otsailak 28, BERGARA (Udal pilotalekua), 11:00 1 Elguezabal-Ruiz de Larramendi 25 Etchelecu-Arozena 30 2 Muneta-Serre 30 Espinar-Bordagaray 29   Elguezabal-Ruiz de Larramendi, 25 – Etchelecu-Arozena, 30   Jaialdiari hasiera eman zion partida gogor, piloteatu eta erritmo handian jokaturikoa izan zen. Bi bikoteak zeukaten dena ematera atera ziren, Beotibarren finala jokatzeko asmo ...


Igandean, hilak 28, jokatuko dira Bergarako udal pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko finalerdiak. Jaialdi hau antolatzeko ezinbestekoa izan dugu Bergarako udalaren babesa eta ekarpena. Goi-mailako sari hau lehenengoz iritsiko da Bergarara. Gainera, oso-oso jaialdi erakargarria izango da igande honetakoa, Tolosako hilaren 6ko finalean nork jokatuko duen erabakiko baita. Finalerdietan galtzen dutenek, berriz, 3. eta 4. posturako lehia jokatu beste aukerarik ez dute izango. Hona hemen jaialdia nola geratu den: 2010eko otsailak 28, BERGARA (Ud...


Iragan igandean, hilak 21, jokatu zen Urretxuko Ederrena pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko ligaxkako 3. eta azken jardunaldia. Hona hemen emaitzak:   2010eko otsailak 21, URRETXU (Ederrena), 11:00 1 Urkizu-Montes 22 Etchelecu-Arozena 30 2 Espinar-Bordagaray 22 Elguezabal-Ruiz De Larramendi 30   Urkizu-Montes, 22 – Etchelecu-Arozena,  30   Jaialdiari hasiera eman zion partida gogor, orekatu bezain lehiatua izan zen. Bi bikoteak garaipena poltsikoratu beharrean kantxaratu ziren, finalerdietarako txartela zi...


Igandean, hilak 21, jokatuko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko ligaxkako 3. eta azken jardunaldia. Goi-mailako lehiaketa hau antolatu ahal izateko, Kutxaz gain, ezinbestekoa izan zaigu Urretxuko udalaren babes eta laguntza ere, hasiera-hasieratik agertu zuelako jardunaldi bat bertan antolatzeko asmo irmoa. Urretxuren kasuan, gainera, goi-mailako txapelketa honen hiru edizioetan izan da egoitza, Tolosarekin batera. Aurten ere Euskal Herriko pilotaririk onenak bertatik bertara jokatzen ikusiz gozatzeko parada ezinhobea iz...


Herenegun, hilak 14, jokatu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko 2.jardunaldia. Goizeko 11:00etan eman zitzaion hasiera jaialdiari. Hona hemen emaitzak:   2010eko otsailak 14, ZUMARRAGA, 11:00 Housset-Manzisidor 26 Espinar-Bordagaray 30 Muneta-Serre 30 Urkizu-Montes 25   Housset-Manzisidor, 26 – Espinar-Bordagaray,  30   Lehen partida gogorra bezain berdindua izan zen azken txanpara arte. Hiru ordu laurdenetik gorako iraupena izan zuen. Gainera, pilotariek bi atsedenaldi labur bakarrik h...


Igande honetan bertan, hilak 14, inauteri igandea, jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko 2. jardunaldia. Goi-mailako lehiaketa hau antolatu ahal izateko, Kutxaz gain, ezinbestekoa izan zaigu, Alegia, Urretxu, Bergara eta Tolosakoarekin batera, Zumarragako udalaren babes eta laguntza, hasiera-hasieratik agertu duelako jardunaldi bat bertan antolatzeko asmoa. Euskal Herri mailako ezker hormako emakume pilotarien txapelketa onentzat ezagutzen den hau lehenengoz helduko da Zumarragara. Noiz edo noiz erakustaldi pa...


Atzo, hilak 7, hasi zen 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusia, Alegiko udal pilotalekuan. Goizeko 11:00etan eman zitzaion hasiera jaialdiari. Hona hemen emaitzak: 2010eko otsailak 7, ALEGIA, 11:00 1 Etchelecu-Arozena 22 Muneta-Serre 30 2 Elguezabal-Ruiz De Larramendi 30 Housset-Manzisidor 20   Etchelecu-Arozena, 22 - Muneta-Serre, 30 Lehen partida gogorra bezain bizia izan zen, erritmo izugarrian jokaturikoa. Ordubetetik gorakoa izan zen iraupena, baina, hala ere, ez zituzten pilotariek hiruzpalau atsedenaldi labur baino hartu. Ikuslee...


Atzo arratsean aurkeztu eta etzi, igandez, emango zaio hasiera 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiari. Goi-mailako lehiaketa hau antolatu ahal izateko, Kutxaz gain, ezinbestekoa izan zaigu bidaide ditugun udalen babes eta laguntza, hasiera-hasieratik agertu dutelako partidak bertan antolatzeko asmoa eta jarrera. Alegiko udalak beso zabalik hartu zuen proposamena eta gogotsu eman zion baiezkoa Euskal Herriko maila goreneko emakume pilotarien txapelketa honen estreinako geltoki izateko erronkari. Inauterien usainean, konbinazio polit bezain...


Atzo, otsailak 4, iluntzean egin zen 2010eko ezker hormako goren mailako txapelketa honen aurkezpena Donostian. Parte hartuko duten zenbait pilotari eta antolatzaileez gain aurten babesle nagusi izango den Kutxako ordezkari den Iñaki Almandoz, bigarren babesle izango den El Diario Vasco eta bidaide izango ditugun udaletako ordezkariren bat edo beste ere bertaratu zen ekitaldi honetara. Juan Carlos Etxeberria Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko zuzendari teknikoa eta Kutxako Iñaki Almandoz izan ziren hitza hartu eta txapelketaren zein babestearen inguruk...


Gt > GO

1
argi 1456131013480 Argi | 2008-07-21 23:31

Gazte txartelarekin edonora   Urtero legez, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko kutxak eta La Caixak Gazte txartela lortzeko kanpaina zabaldu dute. 25 urte baino gazteagoa izatea da eskakizun bakarra txartela eskuratzeko.  Milaka abantaila ditu: bidaiatzeko asegurua, deskontuak eta Europako 34 herrialdeetan aukera desberdinak. Hurbildu ahalik eta azkarren La Caixako zein Euskadiko Kutxako bulegoetara eta lortu zurea!!                    


Magia

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-04-15 00:21

Magia saio on batean desagertzen den lehendabiziko gauza nire eszeptizismoa da.  Magoaren hitzak tranpolin, kapelaraino jauzi egin eta koloretako zapietan behera irristatzen naiz jakaren poltsikoraino. Trikimailuaren triki eta mailua antzeman nahian ozenki dabiltzanak, izan aita izan haurra, inoiz loaren sakonetik esnatu nauen komertzialaren telefono deiaren pareko eragina sortzen dit. Horregatik ederki ulertu ditut Txan Magoak Argia aldizkarian esandakoak: “Mago on baten lana da ikuslea izebergak ur azpian duen puska ez bakarrik ez ikustea, baizik eta ahaztea”.Herri honetan magiak eto...