Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusia. Finalerdiak ate joka
Igandean, hilak 28, jokatuko dira Bergarako udal pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko finalerdiak. Jaialdi hau antolatzeko ezinbestekoa izan dugu Bergarako udalaren babesa eta ekarpena.
Goi-mailako sari hau lehenengoz iritsiko da Bergarara. Gainera, oso-oso jaialdi erakargarria izango da igande honetakoa, Tolosako hilaren 6ko finalean nork jokatuko duen erabakiko baita. Finalerdietan galtzen dutenek, berriz, 3. eta 4. posturako lehia jokatu beste aukerarik ez dute izango.
Hona hemen jaialdia nola geratu den:
2010eko otsailak 28, BERGARA (Udal pilotalekua), 11:00 | ||
1 |
Elguezabal-Ruiz de Larramendi 25 |
Etchelecu-Arozena 30 |
2 |
Muneta-Serre 30 |
Espinar-Bordagaray 29 |
Gorriz arituko diren bi bikoteak sailkapen ligaxkako bi partidak irabazita daude. Urdinak, aldiz, bat irabazi eta bestea galduta. Hala ere, hasierako aurreikuspena partida gogor bezain parekatuak jokatzea da.
Lehen partidan aurrez aurre izango diren bi bikoteei erreparatuz gero, aurrelari lanetan jardungo duten Maika Elguezabal eta Amaia Etchelecuk oso pilota gutxi galtzeaz gain, eurei tantoa egitea ere ez da batere erraza. Atzean, berriz, Maite Ruiz de Larramendiren indarrak eta Nagore Arozenaren segurtasunak egingo dute topo. Beraz, neurketa luzea izateko itxura dauka, are gehiago urdinek Urretxun ordu eta hogei minutuz jo eta jo aritu ostean irabazi zutela aintzat hartuta.
Jaialdiko bigarren eta azken norgehiagoka ere orekatua izatea espero da. Bertan, oso antzeko ezaugarriak dituzten bi atzelari izango dira nor baino nor, Amaia Serre eta Claire Bordagaray. Jotzaileak dira biak, eta, pilota erraz mugitzen dutenak. Aurrean, berriz, tantoa amaitzeko abilezia duten bi aurrelari, Susana Muneta eta Patricia Espinar. Partida honi dagokionean, ziurrenik, iraupena ez da hainbestekoa izango, batez ere atzelarien joa kontuan izanik.
Kutxa Sariko gainerako partidak harmailetan ikusi beharrean izango dira Housset, Manzisidor, Urkizu eta Montes.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: