Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusia - Aurkezpena

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-02-05 10:31

Atzo, otsailak 4, iluntzean egin zen 2010eko ezker hormako goren mailako txapelketa honen aurkezpena Donostian.

Parte hartuko duten zenbait pilotari eta antolatzaileez gain aurten babesle nagusi izango den Kutxako ordezkari den Iñaki Almandoz, bigarren babesle izango den El Diario Vasco eta bidaide izango ditugun udaletako ordezkariren bat edo beste ere bertaratu zen ekitaldi honetara.

Juan Carlos Etxeberria Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko zuzendari teknikoa eta Kutxako Iñaki Almandoz izan ziren hitza hartu eta txapelketaren zein babestearen inguruko xehetasunen berri eman zutenak.

Goiko lerroan: Iñaki Almandoz, Maite Ruiz de Larramendi, Maika Elguezabal, Itsaso Urkizu, Uxue Fernandez, Amaia Etchelecu eta Juan Carlos Etxeberria. Behean makurturik: Patri Espinar, Mirentxu Okariz, Naty Evaristti, Nagore Arozena eta Susana Muneta.

Pilotariak eta bertaraturiko lagunak adi-adi txapelketaren inguruko azalpenak entzuten.

Amaieran, luntx bat izan zuten bertaraturiko guztiek, agertzeagatik esker ona jasotzeko.


Utzi iruzkina: