Muneta-Serre bikoa nagusi Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-07 20:19

Atzo, martxoak 6, arratsaldean jokatu zen Tolosako Beotibar pilotalekuan Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko finala. Jaialdiko lehen neurketan 3. eta 4. posturako norgehiagoka jokatu zen; final handiaren aperitibo ezin bikainagoa.

350 lagun inguru batu ziren pilotalekura hitzordu nagusirako, pixkanaka-pixkanaka, presa handirik gabe asko eta asko. Arratsaldeko 18:00etan beheko harmaila erdi beteta bazegoen ere, 19:00etarako itxura paregabea zeukan. Ia ez zen aulkien berde kolorerik ikusten. Beraz, pilotazaleak gogotsu eta giro aparta zeuden pilotalekuan.

Pilotariek barruan zeukaten dena eman zuten. Beraz, arratsalde pasa borobila izan zen bertaratu zirenentzat. Hona hemen emaitzak:

2010eko martxoak 6, TOLOSA (Beotibar), 18:00

3-4. postua

 

Espinar-Okariz

26

Elguezabal-Ruiz de Larramendi

30

Finala

 

Muneta-Serre

30

Etchelecu-Arozena

27

Bihartik aurrera eskainiko diogu arreta handiagoa Beotibarko jaialdiari, argazki eta kronikak igotakoan.

EGIN APUSTU!

Jaialdiko bi partidetako irabazleak asmatu behar ziren porra bat jarri genuen martxan blog honetan bertan. Emakumea Pilotari material-sorta polit bat garailearentzat eta beste bat parte hartzaile guztien artean zozketatzeko. Haiek ere banatu ziren atzo, justu sari banaketa ekiataldia hasi baino lehen. Hona hemen sarituak:

Irabazlea: Maider Otegi

Zozketan garailea: Ainhoa Garmendia

Ezusteko eta poz galanta hartu genituen 16 erantzun jasota. Parte hartu duzuen guztioi zorionak eta mila-mila esker! Aurrerago ere egingo dugu halako zerbait, blogean saltsa jarri eta jendearen partehartzea bultzatu asmoz.


Utzi iruzkina: