KUTXA SARIKO FINALAK. APUSTUAK PIL-PILEAN

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-05 10:48

Bihar arratsaldean (martxoak 6), Tolosako Beotibarren, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jokatuko diren Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko azken norgehiagoken harira EGIN APUSTU! atala jarri genuen martxan aste honen hasieran.

Oraingoz 9 lagunek hartu dute parte, badira batzuk, baina garaiz zabiltzate oraindik ere. Beraz, utzi alperkeria eta estutu garunak lagunak!

Hona hemen oinarriak:

  • Partidetako garaileak nortzuk izango diren asmatu behar da (3. eta 4. postua eta txapeldun eta txapeldunordeak).
  • Bi lagunek hautu bera eginez gero lehena apustu egin duenarentzat izango da saria.
  • Parte hartzeko epea bihar, martxoaren 6an, arratsaldeko 18:00etan amaituko da, jaialdia hasten denean.
  • Porra egin eta irabazten duenarentzat Emakumea Pilotari Kit bat opari: kirol-poltsa, nezeserra, kantinplora, boligrafoa, pegatina eta kamiseta bat.
  • Parte hartzaile guztien artean beste kit bat zozketatuko da.
  • Saridunak Tolosako Beotibarren baldin badaude bertan egingo da sari-banaketa. Baita aurretiko zozketa ere. Bestela, oparia jasotzeko hilabeteko epea egongo da.

Orain arte jasotako erantzunetan honakoa da joera:

  • 3.postua:
    • Elguezabal-Ruiz de Larramendi (7 alde)
    • Espinar-Bordagaray (2 alde)
  • Txapeldun:
    • Etchelecu-Arozena (4 alde)
    • Muneta-Serre (4 alde)

Animo eta zorte on denoi!


Utzi iruzkina: