Aspaldian nuen liburu honi heltzeko gogoa (argitaratu zenetik esatea agian gehiegitxo esatea da, baina hor nonbait...). Behin baino gehiagotan izan dut liburutegian eskuartean, baina aurtengo uda arte ez naiz ausartu. Ausartu diot, ze badirudi beldurra niola. Lodierak ez nau inoiz beldurtu, areago, erakarri egiten nauela esango nuke, "ona bada luzaroago gozatzeko aukera" (txarra bada, pikutara, jakina). Ez dakit zerk bultzatzen ninduen azkenean beste liburu bat aukeratzera.  Maisulantzat hartua izatea, agian? Horren beldur nintzen? Kontua da aurtengo oporretan ausartu naizela, et...


Ikuspegia

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-06-26 19:32

Bizitzari, artelanei bezala, distantzia egokitik begiratu behar zaio.


Gutxitan irekitzen ditut postara iristen zaizkidan mezu kolektiboak, eta baliteke gauza onak galdu izana, baina gehienetan mezu melengak izaten dira, edo denbora galarazten dizuten tontokeriak. Ondorengoa gaur iritsi zait, eta euskaraz dagoen gutxi horietakoa izanik ireki egin dut. Ez dakit egilea nor den, baina hor duzue:   Erantzunik gabeko galderak (konplexutasun mailaren arabera sailkatuak)    Zergatik dago Euskal Herriko taberna guztietan Txalupa izenez bataiaturiko ogitartekoren bat? Zergatik ogitarteko horiek ez dute zerikusirik euren artean? Zergatik Trivial Pu...


Afaltzera joan dira. Gelditzen diren bigarren aldia. Ardo beltza eskatu dute, Ribera de Duero. Bigarren botila irekitzearekin batera, elkarren begietara begiratzen ari direlarik: - Redio... zein polita zauden ardoa edaten dudanean...


Gazte ginen , gazte...   Hauxe bilakatu zaizkit egunak estutzen nauen bakardadearen konpainia hura gero eta gehiago maitatzeari beldur atsegin mingarria ematen baitit                 oso maitatzen hasia bainaiz,   Bakardadea   "bakardade sasoian bizi gaituk, bakarminez oldartuak" Sarriren  gazi-gezak nere  erraietan  uztarri   "Oi  Bakardade, Bakardade!"    balitz bederen poeten erresuma  balitz amodio galduen usaina,  soilik ilunpetako emaria   &...


Uztailaren 5 batean izan nintzen lehen aldiz Edinburgon. Orduan lan egitera abiatu nintzen, eta 2 hilabete eta erdi eman nituen han. Handik itzuli berria naiz gaur, 5 urte zaharragoa naiz eta 5 urte hauetan hara noiz itzuliko ibili dut buruan. Eta bueltan naiz, hara. Bitxia da nola gordetzen diren gauzak memoriaren zokoren batean, eta nola irudi batek, usain batek zoko haietatik aterarazten dituen. Ezagutzen ditudan hiririk ederrenetarikoa da Edinburgo. Ederra alde zaharretik hasi eta auzoetaraino. Hori nuen gogoan eta berretsi ahal izan dut, nahiz eta zebilen haize izoztuak kaleez behar b...


Dublin again

2
neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-02-21 21:42

Dagoeneko 5 urte pasa dira Dublinen izan nintzenetik.  Lekuak gure baitan daude (hau ez dakit nirea den edo nire memorian gordetakoa plagiatu dudan...bigarrena seguruenik). Esan nahi dut nekez aldatuko digula aldartea leku batek; nekez tristatuko nau gaur, adibidez, Dublin goibelak. Anyway, gustatu zaidala aurretik bisitatutako lekuak ezagutzea, eta eroso ibili naizela kaleetan barrena. Baina orduko bizipenak ez zaizkit aurka altxatu, eta poztu nau konturatzeak ez dudala iragana faltan sumatzen. Aurtengoa bisitatutako lekuetara itzultzeko urtea izango dut, hurrengo martxoan Edinbu...


Ez dakit Hansel eta Gretelek zer sentituko zuten etxe hura ikustean. Horretaz oroitzen naiz Gaudiren Batlló etxea ikustean, jateko gogoa ematen dit! Bartzelonako txokolatezko etxea.


Beti izan dut halako zera bat zubiekin, azal ezin dezakedana. Agian neure barruko frustazioren baten seinalea izango da, beste zerbaiten isla. Batzuetan zera hori urarekin lotua dagoela pentsatu izan dut, eta orain ez dakit zein izan zen lehenago, urarekikoa ala zubiekikoa. Kontua da zubi bat neukala aspaldian gogoan, eta azkeneko udan zeharkatu dut, Brooklyn bridge. Handik egin genuen manhattanerako sarrera, eta berriz ere, ez dakit zer ote zen gehiago erakarri ninduena, zubia zeharkatzea edo horrek zekarren guztia.


Dirudienez, elurrak dena estaltzen duenean bideak desagertzen direnean esango nizun zergatik izkutatzen zaren zergatik hain pozik urtarrileko elurraz...   Kantu ezin aproposagoa gaurkoan, ala? uste dut zer edo zer aldatu dudala, "direnean" horren ordez "dizunean" ulertu izan dut beti, eta beti iruditu zait zerbait gaizki zebilela hor. Batzuetan kantu baten letran zerbait entzuten duzula iruditzen zaizu, buruan iltzatzen zaizu eta ez dago beste ezer ulertzeko modurik. Hori gertatu bazait esaidazue, nahiz eta zail izango zaidan hainbeste urte eta gero buruan neukana aldatzea...   &n...


Une txar edo beheraldietan irakurri edo entzuten ditut ondoko hitzok, eta zertxobait animatzeko baliagarri izaten zaizkit; batzuetan, dena esan behar da, baina deus ez baino gehiago da, ezta? "Inoiz  minik behar du, inoiz zalantzarik, inoiz bizirik sentitu, hil ez denak" Letra Jon Benitorena da eta Garik kantatzen du. Zoragarria!


Ez dakit zubiak edertzen duen bahia, edo bahiak zubia. Elkar seguruenik. Kontua da ikusi bezain pronto zoratu ninduela. Badira dagoeneko 6 urte igaro nuenetik; politagoak izango dira, agian, baina hauxe da nire maiteena. Diotenez nekez ahazten dira lehen amodioak ...


Larunbaterako manifestazio eta elkarretatzeetara deitu dituzte etorkinak, haiei bereziki egindako deialdia. Etorkinen zenbait erakundek ere deialdia egin du. Oker nabil? Hauxe da nire galdera: zergatik orain, eta ez lehen? Barajasen hildakoak kasualidade hutsez ziren etorkinak. Eta kasualidadeak Madrilgoak, Sevillakoak edo Iruñekoak izatea erabaki balu? Ez al lukete zer esanik orduan etorkinek? Ulertzen ez dudan zerbait da. Nik bi hildako daudela dakit, eta nire protesta agertu nahi badut egingo dut, donostiarra edo ekuatoriarra izan. Hemen bizi den ekuatoriarra banaiz aintzat har naza...


Oroitzapen lausoa da. Badakit zu joan zinena, eta ondoren zelda honetan giltzapetu nindutena. Hasiera batean bakarrik nengoela uste izanagatik, aurki asaldatu ninduten intziri eta aiene urrunek. Ez nintzen, bada, eri terminal bakarra; zelda haietatik esku andana ateratzen zen, laguntza eske baino larriminaren erakusgarri. Gomutak lagun sobera dauka gatibu.   Hori ere nirea, aspaldikoa. "Hamaika istorio asma ditzake tristurak" idatzi zuen orain oroitzen ez dudan baten batek. Ea hurrengorako baikorragoren bat aurkitzen dudan...


Aspaldi ez dut poemarik idatzi. Orain arraroa ere egiten zait noizbait idatzi izana. Kontu bitxia gertatu zait gaur karpeta batzuetan poema batzuk aurkitu ditudanean. Batzuk gogoan nituen, hitzez hitz ia; beste batzuk zer dela eta idatzi nituen oroitu ezinean ibili naiz, eta bazegoen bat sekula irakurria ez nuela iruditu zaidana. Nirea ote zen ere galde egin diot buruari. Beste orrialde batean gustuko poemen zatiak kopiatuta nituen. Sarrionaindiaren Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburua etorri zait orduan gogora, eta ataltxo hau hastea otu zait  (Atalari lehenengo zenbak...


Pare bat gauzek eman didate atentzioa Vancouverren. Batetik, oriental kopuru handiak eta, bestetik, jende batzuen miseriak. Entzuna genuen hiri honetan droga arazo handia dagoela, eta, halaber, Canadako alde honetako homeless guztiak hemen biltzen direla (eguraldia aldetik ez baita hain gogorra). Bestetik, baina, Vancouver ez omen da bere neurriko beste hiri batzuk bezain arriskutsua. Gida behar bezala irakurri ez, eta ez-gomendagarritzat jotzen zuen kale bakarraren ondoko kale batean hartu genuen hostala (zerbaitengatik zen merkea...). Motxilak utzi eta ingurua arakatzera atera ginenean, s...


Glaziarrak, lakuak, baso bukaezinak, ibai gardenak...nonahi; horixe dira Rokosak. Liburuetan ikusitako argazkiek ez dute engainatzen, ez dago photoshopen miraririk, halakoxeak dira. Nahiko inozo izan nintzen hemen bidaiaren kronika egingo nuela esan nuenean, kosta egin zitzaidan ordenadore bat topatzea!  Baina beno, dagoeneko Vancouverren gaude (bihar edo horri buruzko zerbait), backpacker batean, eta orain errazago izango zait. 14 egunetan kilometro pila egin ditugu. Iparraldera ferrian joan ginen, Bella Coola izeneko herri batera. Mundutik aldendu nahi duenak badaki nora joan daitek...


Maleta prestatzen gabiltza, beti behar-beharrezkoa den zerbait ahaztuko zaidalako sentsazioa izaten dut... Hementxe gure bidai kaiera idazteko asmoa dut, ahal izango dudan jakin ez arren. Saiatuko naiz, bederen. New Yorken emango ditugu lehenengo 3 egunak. Ondoren, Canadarako hegazkina hartuko dugu. British Columbiara joango gara (mendebaldera: Vancouver, Rocosas...). Bertan furgoneta bat hartu eta 15 egun emango ditugu hemendik hara. Sabelaldean tximeletak ero dabilzkit!


Izua

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-07-31 13:48

Beldurraren kontrako antidotorik baten batek? Sentimendurik suntsitzaileena da izua. Zoriontsu naizelarik, zoriontasun horretaz disfrutatzea galarazten dit zenbaitetan guztia gal dezakeedalako beldurrak. Kontrolagaitza, eta suntsitzailea, oso.


Paradoxak

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-06-18 22:24

Batzuetan hainbat kontu munduratzeko beharra nuelako sortu nuen blog hau. Sortutakoan, ordea, kontu horiek ahitu zitzaizkidala ematen zuen. Noiz itzuliko kontu gehiago botatzeko gogoa eta paper piloa zain dudan honetan. Matematikoa da ia. Denbora izanez gero sekula ikusiko ez zenukeen filma gustura asko ikusiko zenuke. Aspaldian bazterrean utzitako nobelarekin jarraitzeko irrika; argazkiak albumetan antolatzeko bat-bateko beharra. Ikasle nintzenean azterketa garaia nuen armairuak eta kaxoiak txukuntzeko unerik aproposena. Edozein gauza sahiestezina zen unea zertxobait atzeratzearren. Tira, ...


Gogoaren eragina izango da, seguraski bai, baina gaur arratsean auto barruko beroa arindu nahian lehiatila jeitsi dudanean, sartu den haizeak sanferminak ekarri dizkit burura. Sentimendu erromantiko xamarra da festa horiekiko dudana, edo nostalgikoa; Iruñera abiatzeko lepoz zihoan autobusa hartzen genuenekoa, txoznetan katxiak hartuta suak ikusten genituenekoa, jendartean ezagunen bat ikusteko begiak zabal irekitzen genituenekoa. Txoznak kendu zizkiguten urtean guretzat sanferminak ez ziren jada hain sanfermin izan. Oraindik ere hala da. (Tira, gustora ere ibiliko gara sanfermin ez hain s...


Duelatxo ohartu nintzen arruntasuna denik eta bertuterik handiena dela, eta ordutik baieztatu besterik ez dut egin. Ez dakit nerabe gaitza ote zen, baina garai batean ohiturengatik, pentsamoldeagatik, dena delakoagatik "berezi" zenak izugarri erakartzen ninduen -edo erakarri behar ninduela uste nuen-. Ezin nuen ulertu, horrenbestez, amak estimu handitan zuen jendea "oso normala" gisa deskribatzen zuenean. Orain lasaitua hartzen dut norbaiti buruz galdetu eta "oso normala" erantzuten didatenean. Ikusten eta entzuten direnak aintzat hartuta,  arruntasuna "berezi" bih...


Bi pertsonentzako bidaia zozketatzen duen boletoa eman diote, eta hau miseria! sariduna ez izatea desiratu du. Nori eskainiko lioke harekin bidaiatzea? Ingurura so egin eta hainbat izen bururatu zaizkion arren ez du uste haietako inor aukeratuko lukeenik. Ziur dago horietako pare batekin gustora ibiliko litzatekeela, baina bidaia lagun horiei egokituz gero bera izango al litzateke aukeratua? Zalantza horrekin ezin bidaiatu. Litekeena da bidaia beste norbaiti tokatzea, alde horretatik ez du kezkatu beharrik. Kezka bere bakardadeaz ohartzeak ekarriko dio.


Ez naiz berria euskal blogosferan. Aspalditxo ari naiz Pikuxar elkartearen blogean idazten; neure mezuak blog kolektibo batean izkutatzen, esan beharko nuke, agian. Ongi dago, hasteko, baina pixkanaka gustua hartu eta neureak diren gazi-gozoak botatzeko leku aproposena ez dela ohartu naiz, ez legoke ongi. Apirilaren 22, larunbata. Gaur abiatzen naiz gazi-gozoetan barna.