Arrunta izatearen bertuteaz

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-05-30 22:15
2

Duelatxo ohartu nintzen arruntasuna denik eta bertuterik handiena dela, eta ordutik baieztatu besterik ez dut egin. Ez dakit nerabe gaitza ote zen, baina garai batean ohiturengatik, pentsamoldeagatik, dena delakoagatik "berezi" zenak izugarri erakartzen ninduen -edo erakarri behar ninduela uste nuen-. Ezin nuen ulertu, horrenbestez, amak estimu handitan zuen jendea "oso normala" gisa deskribatzen zuenean. Orain lasaitua hartzen dut norbaiti buruz galdetu eta "oso normala" erantzuten didatenean. Ikusten eta entzuten direnak aintzat hartuta,  arruntasuna "berezi" bihurtzen ari den honetan, deskribapen horixe da neuri buruz entzun nahiko nukeena. Estimu handitan naukatelako seinale.

Sugoi

Sugoi 2007-06-26 22:32 #1

Aupa! Gaur deskubritu dut zure bloga ta izugarri gustatu zait, oso polit eta interesgarria, bai jauna! Baina hemengo post honetan utziko didazu nire kontrako iritzia azaltzen... arrunta normala izatea, aspergarriaz gain, pixkat tristea da... normalak gainontzekoek egiten dutena egiten du ( a donde va vicente, a donde va la gente), eta horregatik ez dute berezi deitzen, gauza ezberdinak egitea gustuko ez duelako, edo soilik ez dakielako. Bakoitzak bere gustuak eta ideiak jarraitu behar ditu, normala bada, ongi, berezia bada, ere bai. Garrantzitsuena ezarritakoaren presioa gainean ez izatea da. Artaldeko beste ardi bat ez izatea. Korrontea jarraitzen duen arraina ez izatea.

Politena, izokina izatea da, korrontearen aurka borrokan beti!

ainara

ainara 2008-01-09 11:05 #2

Aspaldian ez nintzen zure blogean sartu eta arrunta edo normala ez naizela (zure definizioaren arabera) ohartu naiz, ez bainago traturako erraza eta sarritan ez nautela erraz ulertzen iruditzen baitzait... agian ez da hala, baina...

marrubi basati bat izan nahi nuke

marrubizko muxuak emateko

maitasunezko irribarreek ez dute mugarik

eta malkoen iturriak irekirik darrai...

Utzi iruzkina: