Gazi-gozoetan barna

Gabetze-agindua iritsi zen, eta klabea eraman ziguten; ez genuen jakin zein tonutan abestu, eta lehen afinatze eztabaidak ekarri zituen horrek. Konpasa kendu ziguten hurrena, eta gure arnas urdurien erritmo irregularrak hartu zuen zuzen-makila allegrotik ritardandora. Notak arrastaka eraman zituzten, txuriak, beltzak, kortxeak eta fusak, kexu soprano eta baritonoei entzungor. Afinatze eztabaidak bukatu ziren. Pentagrama biluzik, marra paraleloen destinu petrala baino ez genuela uste genuenean, txantxangorri bat pausatu zen lehenengo lerroan, eta Mi ozen harekin hurrengo kanturako tonua emat...


Umea garrasika hasi da amak alde egin duela ohartu denean. Ritak besoetan bildu ditu 8 kiloak, eta esku zaintsu batez burua bularrean pausarazi dio. Umeak atzera egin du hasieran, temati, baina noizbait amore eman du amonaren gainean. Pasabidean atzera eta aurrera hasi da Rita, erdi ahaztutako sehaska kanta harekin txikiaren makakorroak estali nahirik. Atzera, aurrera, atzera, aurrera. Haurra tarteka lasaitzen da, arnasa berreskuratu ondoren ozenago ekiteko. Amonak umea mugitu, besoekin sehaska egin eta kulunkatu du. Garondoan giharrak tenkatzen sumatzen ari da, baina ez du denborarik ornoe...


Trilogia

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2017-12-05 23:03

-I- Mezua "Sargoria, hitzordua, harridura". Neure barnean behar du egon loturak. Hala beharko du. Zer nahi ote du? Hiru hitz horiek bidali dizkit, emotikono banaz lagunduta. Hiru buruhauste: sargoria, hitzordua, harridura. Sargoriarekin nuen hitzorduak harritu zaitu... saiatu naiz. Edo harridura sargoria bezain astun sartu da gure hitzordura...edota hitzorduak harritu eta urrundu du sargoria? Hitzorduak sargoritu harridura, agian? Harriduraz sargoritu hitzordua. Hamaika lotura, beste hainbeste buruhauste. Zer arraio nahi du? Arratsalde sargoritsu honetan, hura hitzordura iristen denean,...


Ospitalera gaueko txanda egitera doa Marie gaztea. "Gaixotasuna medikuen kontua da, erizainok gaixoak artatzen ditugu" esaten zioten Unibertsitatean, eta berari gaixo bakarra zetorkion orduan akordura, eroriko batek ohatzera iltzatu zuen anaia bikia, Thierry, eta bere zortzi urteko endekatzea. Mariek eraman izan dio biona behar zuen gaztaroa oheraino -"zerraldoraino", zuzenduko zion mutilak-. Anaia munduan zurkaiztu nahi arrebak; haren ifrentzua desio besteak. Mundu horren gabeziak puztu baitu, hain zuzen, Thierryren borondatea, harantzago hemen baino hoberik ba ote den endelegatzeko gogoa,...


Aspaldian nuen liburu honi heltzeko gogoa (argitaratu zenetik esatea agian gehiegitxo esatea da, baina hor nonbait...). Behin baino gehiagotan izan dut liburutegian eskuartean, baina aurtengo uda arte ez naiz ausartu. Ausartu diot, ze badirudi beldurra niola. Lodierak ez nau inoiz beldurtu, areago, erakarri egiten nauela esango nuke, "ona bada luzaroago gozatzeko aukera" (txarra bada, pikutara, jakina). Ez dakit zerk bultzatzen ninduen azkenean beste liburu bat aukeratzera.  Maisulantzat hartua izatea, agian? Horren beldur nintzen? Kontua da aurtengo oporretan ausartu naizela, et...


Ikuspegia

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-06-26 19:32

Bizitzari, artelanei bezala, distantzia egokitik begiratu behar zaio.


Gutxitan irekitzen ditut postara iristen zaizkidan mezu kolektiboak, eta baliteke gauza onak galdu izana, baina gehienetan mezu melengak izaten dira, edo denbora galarazten dizuten tontokeriak. Ondorengoa gaur iritsi zait, eta euskaraz dagoen gutxi horietakoa izanik ireki egin dut. Ez dakit egilea nor den, baina hor duzue:   Erantzunik gabeko galderak (konplexutasun mailaren arabera sailkatuak)    Zergatik dago Euskal Herriko taberna guztietan Txalupa izenez bataiaturiko ogitartekoren bat? Zergatik ogitarteko horiek ez dute zerikusirik euren artean? Zergatik Trivial Pu...


Afaltzera joan dira. Gelditzen diren bigarren aldia. Ardo beltza eskatu dute, Ribera de Duero. Bigarren botila irekitzearekin batera, elkarren begietara begiratzen ari direlarik: - Redio... zein polita zauden ardoa edaten dudanean...


Gazte ginen , gazte...   Hauxe bilakatu zaizkit egunak estutzen nauen bakardadearen konpainia hura gero eta gehiago maitatzeari beldur atsegin mingarria ematen baitit                 oso maitatzen hasia bainaiz,   Bakardadea   "bakardade sasoian bizi gaituk, bakarminez oldartuak" Sarriren  gazi-gezak nere  erraietan  uztarri   "Oi  Bakardade, Bakardade!"    balitz bederen poeten erresuma  balitz amodio galduen usaina,  soilik ilunpetako emaria   &...


Uztailaren 5 batean izan nintzen lehen aldiz Edinburgon. Orduan lan egitera abiatu nintzen, eta 2 hilabete eta erdi eman nituen han. Handik itzuli berria naiz gaur, 5 urte zaharragoa naiz eta 5 urte hauetan hara noiz itzuliko ibili dut buruan. Eta bueltan naiz, hara. Bitxia da nola gordetzen diren gauzak memoriaren zokoren batean, eta nola irudi batek, usain batek zoko haietatik aterarazten dituen. Ezagutzen ditudan hiririk ederrenetarikoa da Edinburgo. Ederra alde zaharretik hasi eta auzoetaraino. Hori nuen gogoan eta berretsi ahal izan dut, nahiz eta zebilen haize izoztuak kaleez behar b...