Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (V)

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-03-29 21:26

Gazte ginen , gazte...

 

Hauxe bilakatu zaizkit egunak

estutzen nauen bakardadearen konpainia

hura gero eta gehiago maitatzeari beldur

atsegin mingarria ematen baitit

                oso maitatzen hasia bainaiz,

 

Bakardadea

 

"bakardade sasoian bizi gaituk,

bakarminez oldartuak"

Sarriren  gazi-gezak

nere  erraietan  uztarri

 

"Oi  Bakardade, Bakardade!"

 

 balitz bederen poeten erresuma

 balitz amodio galduen usaina,

 soilik ilunpetako emaria

            baina merkealdietan ikusi izan dut,

            jendartean  pagotxa bila.

 

Ezpain ezezagunetan ernatu zait

ene desiraren bortitzak lizundua,

            Ez da amorante makala

            irudimenarekin hirukotea osatzea

            onartzen duenean.

 

Ederra da nere bakardadea

Udazkeneko tristeziaren

kolore gorrixkaren antzerakoa

 

Bakartasunez

busti ohi ditut larunbat gauak

Sarriren letrak,

oroitzapena izateari utzi dion

ustezko irri majikoa,

sabaiko armiarma sarea,

        kokteleran ,

eta topa!

 

Tristeziak harrotzen  dizkit igandeak

aldika iragazi zait astegunetara

      Ajea nostalgiaren erresumina izanik

      ez da malkoentzat  tarterik

      koktelek gorputza idortzen baitute;

                                              

 

                                                 Bakardadeak  halaber.

 


Utzi iruzkina: