Dublin again

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-02-21 21:42
2

Dagoeneko 5 urte pasa dira Dublinen izan nintzenetik.  Lekuak gure baitan daude (hau ez dakit nirea den edo nire memorian gordetakoa plagiatu dudan...bigarrena seguruenik). Esan nahi dut nekez aldatuko digula aldartea leku batek; nekez tristatuko nau gaur, adibidez, Dublin goibelak. Anyway, gustatu zaidala aurretik bisitatutako lekuak ezagutzea, eta eroso ibili naizela kaleetan barrena. Baina orduko bizipenak ez zaizkit aurka altxatu, eta poztu nau konturatzeak ez dudala iragana faltan sumatzen.

Aurtengoa bisitatutako lekuetara itzultzeko urtea izango dut, hurrengo martxoan Edinburgora joatekoa bainaiz. Eta hangoa... ezin ziurtatu altxatuko ez zaidanik.

Ane urkiola

Ane urkiola 2007-02-22 10:46 #1

OOOHHH! Dublin.....zenbat oroitzapen, zebat misterio....ni pasadan udan egon nintzen eta maiteminduta bueltatu nintzen! aurte bertara joan nahi dut berriro ere,ez dakitena da nora jo: Dublin aldera edo Galwayra. Izan ere irlaren alde bakoitzak bere xarma du.......

ni

ni 2007-02-23 14:28 #2

<p>a ze enbidia! edinburgon egona naiz eta zoragarria iruditu zitzaidan, eskozia guztia da zoragarria. ni ere joango nintzateke gustura!bidai ona izan!</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: