Welcome to Scotland

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-03-20 21:33
1

Uztailaren 5 batean izan nintzen lehen aldiz Edinburgon. Orduan lan egitera abiatu nintzen, eta 2 hilabete eta erdi eman nituen han.

Handik itzuli berria naiz gaur, 5 urte zaharragoa naiz eta 5 urte hauetan hara noiz itzuliko ibili dut buruan. Eta bueltan naiz, hara. Bitxia da nola gordetzen diren gauzak memoriaren zokoren batean, eta nola irudi batek, usain batek zoko haietatik aterarazten dituen.

Ezagutzen ditudan hiririk ederrenetarikoa da Edinburgo. Ederra alde zaharretik hasi eta auzoetaraino. Hori nuen gogoan eta berretsi ahal izan dut, nahiz eta zebilen haize izoztuak kaleez behar bezala gozatzea galarazi zenbaitetan.

Bidaiatzea ederra da, eta nik suertea daukat bidaiatu ondoren etxera itzultzearekin disfrutatzen duen horietakoa bainaiz.

 

ni

ni 2007-03-21 20:09 #1

kaixo!
ni ere eskozian izana naiz eta izugarri gustatu zitzaidan, bai edinburgo eta bai beste guztia ere. Laster itzultzeko gogoa, eta asmoa, dut, eta ezagutzen ez duzuenoi hara joateko gonbitea luzatzen dizuet, ziur bainago ez duzuela inoiz han sentitzen denaren parekorik sentitu!


Utzi iruzkina: