Erantzunik gabeko galderak

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-05-25 13:18

Gutxitan irekitzen ditut postara iristen zaizkidan mezu kolektiboak, eta baliteke gauza onak galdu izana, baina gehienetan mezu melengak izaten dira, edo denbora galarazten dizuten tontokeriak. Ondorengoa gaur iritsi zait, eta euskaraz dagoen gutxi horietakoa izanik ireki egin dut. Ez dakit egilea nor den, baina hor duzue:  

Erantzunik gabeko galderak (konplexutasun mailaren arabera sailkatuak)  

 Zergatik dago Euskal Herriko taberna guztietan Txalupa izenez bataiaturiko ogitartekoren bat? Zergatik ogitarteko horiek ez dute zerikusirik euren artean?

Zergatik Trivial Pursuiteko Jokoak eta Kirolak saileko galderak zezenketei buruzkoak dira beti?

Zergatik mugitzen da hainbeste Joseina Etxebarria hitz egitean?

Zergatik daukate pilotariek kokainazale itxura kalez jantzita ageri direnean?

Zergatik erosten du mundu guztiak ordenagailua? Zergatik erosten dute ordenagailua koadernoa sekula erabili ez dutenek ere?

Zergatik dira emakumezko irrati eta telebistako esatari guztiak larritasuneraino gozo eta eztiak?

Zergatik aipatzen dute bertsolariek hainbeste euren ama?

Gelditzen ote zaio garbitzeko irudi zatirik Atutxari?

Zergatik aukeratu dute ardi latx eta sinpatiko bat euskaldunen sinbolo?

Zergatik amaitzen ditu Rafa Diezek hitz guztiak k-z?

Nork esango dio Arnaldo Otegiri euskaraz ez dagoela hitz esdrujulorik?

Nora doaz galtzen diren galtzerdi umezurtzak? Nork eraman ditu?

Zergatik lehen ez zuen inork biktima izan nahi eta orain jende guztiak nahi du?

Norbaiti gustatzen al zaio (benetan) tofua?

Zergatik ezin dira egin jaki iragarkiak kaka egiteko beharrari oles egin gabe?

Zergatik dira Euskaltzaindiko kide gehienak hain siniestroak? The Cure entzuten al dute euren bileretan?

Zertarako demontre irakurri duzu zutabe hau?


Utzi iruzkina: