Azkenean, Otto Pette

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-09-04 19:55

Aspaldian nuen liburu honi heltzeko gogoa (argitaratu zenetik esatea agian gehiegitxo esatea da, baina hor nonbait...). Behin baino gehiagotan izan dut liburutegian eskuartean, baina aurtengo uda arte ez naiz ausartu. Ausartu diot, ze badirudi beldurra niola. Lodierak ez nau inoiz beldurtu, areago, erakarri egiten nauela esango nuke, "ona bada luzaroago gozatzeko aukera" (txarra bada, pikutara, jakina). Ez dakit zerk bultzatzen ninduen azkenean beste liburu bat aukeratzera.  Maisulantzat hartua izatea, agian? Horren beldur nintzen?

Kontua da aurtengo oporretan ausartu naizela, eta eskerrak, bete-betean asmatu baitut. Disfrutatu dut, istorio eta estiloarekin, oso noizean behin egiten dudan bezala, gainera. Euskara, literatura, eta beraz, euskal literatura maite duen orok irakurri beharrekoa.

Horrelako sentsazioa uzten didan eleberri gehiago nahi ditut. Nahiko gazte nintzela Saizarbitoriaren Hamaika pauso oparitu zidaten; orduan irakurtzen hasi, baina pare bat saioren ondoren utzi nuen.  Orain, berriz ekin behar diodala otu zait, ia Otto Petterekin bezala gertatzen zaidan.

 


Utzi iruzkina: