Adiskidetasun krisia

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-05-23 08:25

Bi pertsonentzako bidaia zozketatzen duen boletoa eman diote, eta hau miseria! sariduna ez izatea desiratu du. Nori eskainiko lioke harekin bidaiatzea? Ingurura so egin eta hainbat izen bururatu zaizkion arren ez du uste haietako inor aukeratuko lukeenik. Ziur dago horietako pare batekin gustora ibiliko litzatekeela, baina bidaia lagun horiei egokituz gero bera izango al litzateke aukeratua? Zalantza horrekin ezin bidaiatu.

Litekeena da bidaia beste norbaiti tokatzea, alde horretatik ez du kezkatu beharrik. Kezka bere bakardadeaz ohartzeak ekarriko dio.


Utzi iruzkina: