Bidai kaiera (II): Rokosak

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-08-25 05:56

Glaziarrak, lakuak, baso bukaezinak, ibai gardenak...nonahi; horixe dira Rokosak. Liburuetan ikusitako argazkiek ez dute engainatzen, ez dago photoshopen miraririk, halakoxeak dira.

Nahiko inozo izan nintzen hemen bidaiaren kronika egingo nuela esan nuenean, kosta egin zitzaidan ordenadore bat topatzea!  Baina beno, dagoeneko Vancouverren gaude (bihar edo horri buruzko zerbait), backpacker batean, eta orain errazago izango zait.

14 egunetan kilometro pila egin ditugu. Iparraldera ferrian joan ginen, Bella Coola izeneko herri batera. Mundutik aldendu nahi duenak badaki nora joan daitekeen. Bertara ferriz edo asfaltatu gabeko zatiak dituen errepide bakarretik irits daiteke. Kanpineko gizonak Londresen gertatutakoaren harira esan zigun bezala "gu hain urrun gaude horrelakoez..." Leku lasaia eta ederra benetan, baita harrigarria ere, guk lau hartzekin topo egin genuen errepidean gindoazela. Turismoak (oraindik?) esplotatu gabeko lekua.

Jasper eta Banff parke nazionalak turistikoagoak dira. Han denetarik aurki daiteke, denontzako aukerak baitaude, ez dago mendigoizalea izan beharrik leku ederretara iristeko. Ni, zerbait aipatzearren, Yoho parkean dagoen O'hara lakuak inpresionatu ninduen, inguruko mendi altuek, uraren koloreak... Saiatuko naiz argazkia hona igotzen (ia ikasten dudan...), zuek ere paisaiarekin disfruta dezazuen.


Utzi iruzkina: