Paradoxak

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-06-18 22:24

Batzuetan hainbat kontu munduratzeko beharra nuelako sortu nuen blog hau. Sortutakoan, ordea, kontu horiek ahitu zitzaizkidala ematen zuen. Noiz itzuliko kontu gehiago botatzeko gogoa eta paper piloa zain dudan honetan.

Matematikoa da ia. Denbora izanez gero sekula ikusiko ez zenukeen filma gustura asko ikusiko zenuke. Aspaldian bazterrean utzitako nobelarekin jarraitzeko irrika; argazkiak albumetan antolatzeko bat-bateko beharra. Ikasle nintzenean azterketa garaia nuen armairuak eta kaxoiak txukuntzeko unerik aproposena. Edozein gauza sahiestezina zen unea zertxobait atzeratzearren.

Tira, paper sortari ekin beharko diot. Beharko.


Utzi iruzkina: