Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (II)

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-01-09 15:48

Oroitzapen lausoa da. Badakit zu joan zinena, eta ondoren zelda honetan giltzapetu nindutena. Hasiera batean bakarrik nengoela uste izanagatik, aurki asaldatu ninduten intziri eta aiene urrunek. Ez nintzen, bada, eri terminal bakarra; zelda haietatik esku andana ateratzen zen, laguntza eske baino larriminaren erakusgarri.

Gomutak lagun sobera dauka gatibu.

 

Hori ere nirea, aspaldikoa. "Hamaika istorio asma ditzake tristurak" idatzi zuen orain oroitzen ez dudan baten batek. Ea hurrengorako baikorragoren bat aurkitzen dudan...


Utzi iruzkina: