Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (I)

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-01-07 21:28
2

Aspaldi ez dut poemarik idatzi. Orain arraroa ere egiten zait noizbait idatzi izana. Kontu bitxia gertatu zait gaur karpeta batzuetan poema batzuk aurkitu ditudanean. Batzuk gogoan nituen, hitzez hitz ia; beste batzuk zer dela eta idatzi nituen oroitu ezinean ibili naiz, eta bazegoen bat sekula irakurria ez nuela iruditu zaidana. Nirea ote zen ere galde egin diot buruari. Beste orrialde batean gustuko poemen zatiak kopiatuta nituen. Sarrionaindiaren Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburua etorri zait orduan gogora, eta ataltxo hau hastea otu zait  (Atalari lehenengo zenbakia jarrita, gutxienez, "eta II" idaztera behartuko dut nire burua....).

Lehenengo hau nire uztakoa, duela bi mende idatzia!

 

Bart gauean tristezia

nire logelan  sartu zen

eta  bortxaz  bere egin ninduen.

Oldar bakoitzean  erein  saminak

erraietan zizt egiten dit oraindik.

Sabelaldean  hazia  ernatzen suma dezaket

eta  izu naiz

ez  ote dudan 

tristezia  gehiago erdituko.

 

xabi

xabi 2007-01-08 00:40 #1

<br />Joe, ke nibel. Kristona da tia, eutsi!<br />

jon

jon 2007-02-12 00:58 #2

Tamainakua, erabiltzeko lizentzia nun eskatzen da? :)<br />


Utzi iruzkina: