Etorkinak. Orain bai?

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-01-11 16:04

Larunbaterako manifestazio eta elkarretatzeetara deitu dituzte etorkinak, haiei bereziki egindako deialdia. Etorkinen zenbait erakundek ere deialdia egin du. Oker nabil?

Hauxe da nire galdera: zergatik orain, eta ez lehen? Barajasen hildakoak kasualidade hutsez ziren etorkinak. Eta kasualidadeak Madrilgoak, Sevillakoak edo Iruñekoak izatea erabaki balu? Ez al lukete zer esanik orduan etorkinek? Ulertzen ez dudan zerbait da.

Nik bi hildako daudela dakit, eta nire protesta agertu nahi badut egingo dut, donostiarra edo ekuatoriarra izan. Hemen bizi den ekuatoriarra banaiz aintzat har nazatela nahiko dut, hemengoa naizelako, ez nire herrikideak tartean izan direlako. Eta hemen bizi den ekuatoriarra banaiz, orain eta beste batzuetan agertuko dut nire protesta, ez nire herrikideak direlako, baizik eta hemen bizi naizelako. Ez dakit...


Utzi iruzkina: