Bidai kaiera (III): Vancouver

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-08-26 04:48
1

Pare bat gauzek eman didate atentzioa Vancouverren. Batetik, oriental kopuru handiak eta, bestetik, jende batzuen miseriak.

Entzuna genuen hiri honetan droga arazo handia dagoela, eta, halaber, Canadako alde honetako homeless guztiak hemen biltzen direla (eguraldia aldetik ez baita hain gogorra). Bestetik, baina, Vancouver ez omen da bere neurriko beste hiri batzuk bezain arriskutsua.

Gida behar bezala irakurri ez, eta ez-gomendagarritzat jotzen zuen kale bakarraren ondoko kale batean hartu genuen hostala (zerbaitengatik zen merkea...). Motxilak utzi eta ingurua arakatzera atera ginenean, sekula ikusi gabekoak ikusi genituen. Ez dut exageratzen, benetan. Guztiak ziren aurpegi demakratuak, gorputz okerrak, ezin ibiliak... Ezin gehiago azaldu, aurrera begiratu eta handik ateratzea zen nahi nuen bakarra. Badakit beste hiri batzuetan izan badirela, baina nik ez nituen sekula ikusiak, ezta New York bezalako hiri handi batean ere. Hizketagaia eman zigun ikuskizunak; ez dugu uste arazo handirik sortuko dutenik auzoan, lekua berehala "garbituko" lukete bestela, baina izutzeko modukoa...

Bahia izateak berezi egiten du; beste hiri handi bat da, bestela.

nere

nere 2006-08-31 00:20 #1

probatxo bat...


Utzi iruzkina: