Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

    III Et moi je reste là derasan kantorea entzun dut etxerat bidean, Aznavour; etxen sartzen bainaiz behin eta berriz, etxetik juaitekoz gerotan, atxurrerat eta aisialdian. Non ene xoko han ene goxo.    Ez da udara, baina berotea badugu aste hunetan, ukanen omen dugu aste hundarrean, eta badut, beraz, igerixkagia zabalik: heldu dira lehendabiziko neskak, bikinia ekarriko dute, baina, bikinidun, nik argazki batzuk egin diezakiedantzat, dun eta gabe, eta plunp. * Neskak eta liburuak, hurrenez hurren ez bortxaz. Eta neskak biluzik, bikinidun, halaxe edo ...














Mundu zabalean gertatzen ari zenaren inguruko ezagutza urriz irudikatzen ditugu gure aitona-amona eta arbaso baserritarrak, auzotik eta herritik haragoko informazioa jasotzeko biderik gabe munduaren martxaz jabetzeko ezinduta. Geu ere, neu bai behintzat, ez al gaude ezagutze eta jabetze falta horretatik gero eta gertuago? Ez orain, gure kasuan, albiste eta informazio faltaz, jakina; albiste eta sasi-albiste, informazio eta sasi-informazio maiz kontrajarrien betekadaren ondorioz baizik.









Mundu osoan ezaguna den izar ospetsu batek, hona etorritakoan, euskaldunon eta euskararen aldeko zerbait esaten duenean, edozer gauzatxo txiki nahikoa da, berehala jasotzen du gure aitortza eta gure esker ona. Halaxe gertatu zen Werner Herzogek, Donostia Zinemaldira etorrita, euskaldunok miresten gaituela esan zuenean, poeten herria garela, edo herri poeta, antzeko zerbait bederen, eta bertsolari txapelketako saioak ikusten eta entzuten dituela, liluratuta, bertsolariek esaten dutena ulertu ez arren. Herzogen hitzak entzun nituenean aste batzuk lehenago ikusiak nituen irudi batzuk etorri ...