Gaur Xerezadek "Loteria" ipuina entzutera gonbidatzen zaitu, Shirley Jackson idazle estatubatuarraren piezarik ezagunena. New Yorker aldizkarian argitaratu zuen 1948an, eta sekula ez bezalako erreakzio oldea eragin zuen irakurleen artean. Hegoafrikan debekatu eta guzti egin zuten ipuina. Zergatik ote baina? Udako egun eguzkitsua herri txiki batean, xorinoak kantari, auzoko atseginak --ume zein heldu-- harmonia ederrean bilduta herriko plazan urteroko ekitaldirako... Ba al da gauza inozenteagorik?MUSIKA Abestia: "Bright Sunny South" (tradizionala). Artista: Alison Krauss + Union Statio...
Gehienok aurreko bi asteetan oporretan egon zareten bitartean, Xerezade lan eta lan ibili da inurritxo baten moduan, istorio fardelak lepoan kargatzen, apaletan ondo sailkatzen eta txukun-txukun jartzen gero zuei esateko. Neka-neka eginda dago eta orain tartetxo baten premia dauka indarrak berreskuratzeko. Baina ez kezkatu, laster batean berriz ere izango da zuekin mila ipuin eta bat gehiago kontatzeko. Bitartean, bi poema uzten dizkizue, biak praktiko baino praktikoagoak, jakituriak libre egingo gaituela uste baitu. Lehena, "Pikua", D. H. Lawrencerena da, eta fruta hori behar bezala j...
Gaur Xerezadek amore eman dio lotsarik gabe bere joera kuxkuxeroari eta hor hasi da triki eta traka inoren etxeko tiraderak eta armairuak zabaltzen gutun pertsonalen bila. Gutunak literatur genero bat dira, ez da hala? Beraz, gustura jesarri, kontzientzia trankil asko daukazula, gure gaurko gonbidatuen sekretuak entzutera. Ez dira makalak gero: Anne Boleyn, Mary Wollstonecraft, Harriet Wilson, Gustave Flaubert, Julian Gaiarre, James Joyce, J. R. R. Tolkien, Virginia Woolf eta Kapitaina eta Balea. Baten bat ez baduzu ezagutzen, ez kezkatu: Xerezadek kontatuko dizu, zure voyeur gozamena be...
Atal honetan iragan lanbrotsuan murgildu gara, gure arbasoen oihartzunen bila. Belarria ernetu eta, bihotza zirrara batean taupa-taupa dugula, aditu ditugu gudu zelaietako ezpaten klin klanak, ziega ilunetako aieneak, amodio zizpuruak, hileta eresi erdiragarriak...Aspaldi joandako munduetatik, gaur, Xerezaderen Artxiboan, euskal arkaikoak mintzo zaizkigu, atzoko ahotsez, betiko kontuez.MUSIKAArtista: Oursvince. Albuma: "Etincelle"Abestiak:Medieval (acoustique)MedievalEspoirPerdueAround (instrumental)EtincelleSerenite ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko...
Gaurkoan Xerezade Estatu Batuetako Georgiaraino joan da bere lagun Flannery O'Connorri bisita egitera. Izan ere, Xerezaderi ez zaio batere interesatzen jende arrunta, eta Flanneryk jende berezi piloa ezagutzen du. Batzuek amerikar gotikoa edo groteskoa deitu izan diote haren pertsonaiek osatzen duten gizarte espezial xamar horri, baina, tira, horiek etiketak baino ez dira. Aizu, Flannery, zer da horko odol putzu hori? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko). Musika:Artista: Crapul' BluesAlbuma: Vert BluesKanta: Ve...
Gaurkoan Xerezade Katherine Mansfield idazleari joan zaio bisitan, eta, aurrez uste zuenaren kontra, ez du aurkitu dama eta zaldun dotoreez betetako saloirik, ez du entzun zetaren fru-frua alfonbra dotoreen gainetik dandarrez; ez du konplimenduzko hitz politik entzun piano nota alaiez nahasirik. Mansfieldek bestelako bizitzak erakutsi dizkio, joan den mendean bezala, gaurkoan ere inorentzat bizi diren emakumeen istorioak.Irakurle gonbidatua: Oihenart Garai.Musika:Artista: Jp de baets. Albuma: Berceuse pour Louis. Abestia: "Le matin".Artista: No, Really. Albuma: Acoustic Demo. Abestia: "Do y...
1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin. Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob's Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri ...
Iban Zalduaren hiru ipuin dakartzagu gaur: "Menpekotasuna" ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino. "De Pauli irakaslearen etsamina" izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen. "Entropiarena" deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen den bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean... Ai, Iban, korapilo bat egiten diguzu sa...
Lan filologiko baterako dokumentazio bila dabilela, Agustín Gorrondatxena Murgialdai ikertzaileak balada ezezagun bat aurkitu du Lekeition, honela hasten dena: Esaustazue bai Anacabe, ero kapitan Acabe Galdu nebazan ontzi gizonak, osasune eta burue… Entzun ezazu aho zabalik, Xerezadek egin zuen bezala, euskal baleazaleak, ezbeharra, obsesioa eta munduko balearik ezagunena lotzen dituen istorio liluragarria. ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko...
Entzule bihotzekook: Neguko solstizioa hurbil dagoela eta inguruotan txipli-txapla pun ospakizunen usain goxoa dagoela, erabaki dut ni ere tartetxo batez erretiratzea; hala ere, opor sasoian hegaldiek eta hotelek, baita jaimarik apalenenak ere, prezio lotsagarrietaraino igotzeko joera izaten dutenez, nahiago izan dut, xoxa zaintze aldera, atsedenaldia lehenxeago hartzea, egun seinalatuak baino pare bat aste lehenago, alegia. Hori dela eta, aste honetan eta hurrengoan ez duzue Xerezaderen Artxiboko atal berririk izango. Bestalde, aitortu behar dizuet azken sei hilabeteok nire bizitzako poz...
Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…
Jarraitu
@XereArtxiboa
HARPIDETU!!!
Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.
Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan
Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik
Eskerrik asko, Ana; eskerrik asko, Danele, Ikaragarri gustatu zait!