Xerezaderen Artxiboa

Entzuteko literatura

Carson McCullersi ez zitzaion asko interesatzen jende «normala», edo, beharbada, jende normalik ez dagoela ohartzeko moduko begi zolia zeukan, bai eta horren berri emateko artea ere. Izan ere, nondik begiratzen zaion, mundua jende arraroz beteta dago. Begira zu eta gu, adibidez. Guk primeran ulertzen dugu Madame Zilensky eta Finlandiako erregearen kontua, ezta?   Itzultzailea: Asun Garikano   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (kanta, albuma, artista)   «Gavotta», J. S. Bach, Gavotte BWV 995, Re-lab «Iteraci&oacut...


    Xerezaderen Artxiboak beti dauka atea zabalik eta te kikara bat prest Katherine Mansfieldentzat, bere idazketarekin Virginia Woolf handia jeloskor jarri zuen idazle bakarrarentzat. Gauza ederrez betetako ipuina da "Panpina etxea": umeak, lorategiak, panpina etxe xarmant bat eta haren miniaturazko altzari miragarriak... Edertasun horren kontrastean ikusten da ondoenik azpiko itsustasun kirastoaren gordina. Baina gehiago ere bai, mirari bat: ankerkeriak zanpatuta bizi arren, edertasunarekin liluratzeko gaitasuna. Itzultzailea: Iñigo Roque ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ES...



  ENTZUN ZUZENEAN: Gaur errealismo zikinaren ordezkaritzat ezaguna den Raymond Carver idazle estatubatuarraren ipuin bat dakargu. Hala ere, ipuin honetan ez dugu aurkitzen haren ezaugarri izan ohi den minimalismoa. Ipuin berezia da «Mandatua» Raymond Carverren literaturan. Bertan, Anton Txekhoven azken egunen eta heriotzaren kontaketa egiten du, narrazio maila desberdinak konbinaturik, omenaldi jostari eta xamurra eginez bere maisutzat aitortzen zuen idazle errusiarrari.   Dokumentazio lanean oinarritua ei den kontakizun biografikotik abiaturik, pixkanaka lupa hur...


      Senar-emazte bi, itxuraz bikote zoriontsua, baina bizimoduak eta interes desberdinek elkarrengandik urrundu dituena. Zirt edo zart egiteko unera helduta, baina, ez da hain erraza gauzei aurpegira begiratzea.   Gaur Katherine Mansfieldek bere ohiko sotiltasunaz aurkezten digu «Ezkontza à la mode» Itzultzailea: Anton Garikano. ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (artista, kanta)   Whiteyes:   «Ilusions deçues» «Mes sentiments» «Sans elle Sergey Kovchick   &laq...


  Hiru lagun, eta laugarren batek utzitako hutsunea, soldaduska garaian bere burua hil zuenean. Bata bestearen ondoren, aldi batez erotzen hasiko dira, nor bere modura. Bat ezkondu egingo da, eta bi baino ez dira geldituko txandakako eromen haietan, laugarren lagunari konpainia egiten. Noiz arte, ordea?   Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Etgar Keret idazle israeldarraren umore beltz eta xamurra, Itziar Otegiren itzulpenean.   ATALA JASITEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (Abesti hauek ez dira Jamendotik hartuak): Eli Degibri: "Manic Depressive". Israeli Song Om...


        Gaur XX. mendearen lehen hereneko New Yorkera joango gara, Grace Paley idazlearen eskutik, Rosie Lieberren ibileren berri izateko. Rosiek, 50ak pasata dituen andre potolo eta alaiak, bere gaztaroko kontuak esango dizkio Lili bere lobari, eta guk ere, gortina baten atzean ezkutaturik, liluratuta ezagutuko dugu Manhattaneko antzerki errusiarreko giroaren xarma, eta, bereziki haren izarrik distiratsuarena: Volodia Vlaschkin, Kieveko Valentinoa. Agur eta zorte on ipuinean, Paleyren beste hainbat istoriotan bezala, emakume langile, independente, eta indartsua aurkit...


    Gaur Xerezadek tunika zuria jantzi du antzinako Erromatik osteratxo bat egiteko. Foroko eskaileretan jesarrita zegoela eguzki epeletan begiak erdi itxita,hara non Publius Ovidius Naso dotorea hurbildu zaion, eta “Filomela eta Prokne”-ren istorio ikaragarria kontatu dion. Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea. Horixe izan zen Filomelaren garrasi erdiragarria, Tereo koinatuak bera bahitu eta bortxatu ondoren. Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean gi...


 Xake joko polit-polita dauka Xerezadek etxean, kristauak eta musulmanak aurrez aurre jartzen dituena. Igeltsuzko figuratxo eskuz pintatuei begira, gogora etorri zaio xake joko batekin hasten den ipuin izugarri bat. Eta pentsatu du (nahiz eta Xerezade xake jokalari negargarria izan) xakean mugimendu bakoitzaren ondorioak ugariak izan arren, mugatuak direla, eta den-denak aurreikusteko modukoak jokalaria oso abil eta buru argia izanez gero; bizitzan, ordea, ezin konta ahalako ondorio diferenteak izan ditzake gure jokaldi bakoitzak, eta bakoitza zenbatezinezko moduetan gauza daiteke. E...


  Gaur Xerezadek "L" letrako tiradera zabaldu du artxiboan eta Anton Txekov idazle errusiarraren "Logalea" ipuina atera du, Juan Mari Mendizabalek euskaratua. Nekatua zegoen Xerezade, eta beharbada horregatik joan zaizkio begiak izenburu horretara. Hain da garrantzitsua loa eta atsedena... Baina batzuetan ezin dugu lorik egin, zeozerk edo norbaitek galarazi egiten digu, eta orduan, orduan... Zapalkuntza, bakardade eta ezintasunaren istorio bat Txekoven eskutik Xerezaderen Artxiboan.   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA Egilea: Mister M. Albuma: Rezolution Abestiak...


xalp 1456153742814

Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…


HARPIDETU!!!

Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.

Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan

Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik