TXIMINO ATZAPARRA, W. W. Jacobs

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2013-06-02 14:22
7

W. W. Jacobs

Xake joko polit-polita dauka Xerezadek etxean, kristauak eta musulmanak aurrez aurre jartzen dituena. Igeltsuzko figuratxo eskuz pintatuei begira, gogora etorri zaio xake joko batekin hasten den ipuin izugarri bat. Eta pentsatu du (nahiz eta Xerezade xake jokalari negargarria izan) xakean mugimendu bakoitzaren ondorioak ugariak izan arren, mugatuak direla, eta den-denak aurreikusteko modukoak jokalaria oso abil eta buru argia izanez gero; bizitzan, ordea, ezin konta ahalako ondorio diferenteak izan ditzake gure jokaldi bakoitzak, eta bakoitza zenbatezinezko moduetan gauza daiteke. Edo agian ez, agian horiek ere mugatuak dira, baina bizitza oso batean ez liguke astirik emango gure ekintza bakoitzak sor litzakeen posibilitate guztiak aintzat hartzeko.

Baina gogoeta borgestar horiek denak sortu dituen ipuinaren leitmotiva ez da xake jokoa, izenburua ematen dion beste objektu bat baino: tximino atzaparra. Halaxe dauka izena gure gaurko istorioak, W. W. Jacobs idazle ingelesa gehien famatu duen literatur lanak.

Ipuin beldurgarri, estonagarri eta aldi berean hunkigarria da, kontuz ibili zer desio duzun delakoaren bariazio ahaztu ezina. Edu Lartzanguren-en ahotsean entzungo duzu, Izarne Cardabaren laguntzarekin.

Eta zuk zer desio duzu?

ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

MUSIKA:

“Monkey” kanta, Low taldearena, Thirty Tigers etxearen baimenarekin.

Iñaki Zatika

Iñaki Zatika 2013-06-03 11:25 #1

Esteka ez dabil. Zuzentzerik bazenute...

Mila esker,

Iñaki

Xerezade

Xerezade 2013-06-03 14:47 #2

Kaixo, Iñaki!

Eskerrik asko akatsaren berri emateagatik. Konpondu dugu, uste dugu orain ondo ibiliko dela esteka. Besarkada bat

Iñaki

Iñaki 2013-06-04 10:46 #3

Kaixo:

Berriro saiatu naiz, baina niri neuri ez zait ondo irekitzen. Neure kontua izango da, akaso.

Iñaki

Xerezade

Xerezade 2013-06-04 10:58 #4

Ene, hau torpezia!! Barkatu berriz ere, Iñaki. Berriro aldatu dugu, eta uste dugu orain benetan ondo ibiliko dela.

Barkatu eta eskerrik asko!!

Iñaki

Iñaki 2013-06-06 09:14 #5

Oraingoan bai; W.W. Jacobsek merezi zuen hainbeste.

Eskerrik asko zeuei, benetan.

Iñaki

Luistxo

Luistxo 2013-06-20 08:06 #6

Oso ona! Zorionak! baina... zein izan da hirugarren guraria?

Edu

Edu 2013-06-20 15:04 #7

White jaunak, hirugarren gurarian, podcasta behingoz amaitzea eskatu zuen.

Utzi iruzkina: