Kategoria: jacobs
Xake joko polit-polita dauka Xerezadek etxean, kristauak eta musulmanak aurrez aurre jartzen dituena. Igeltsuzko figuratxo eskuz pintatuei begira, gogora etorri zaio xake joko batekin hasten den ipuin izugarri bat. Eta pentsatu du (nahiz eta Xerezade xake jokalari negargarria izan) xakean mugimendu bakoitzaren ondorioak ugariak izan arren, mugatuak direla, eta den-denak aurreikusteko modukoak jokalaria oso abil eta buru argia izanez gero; bizitzan, ordea, ezin konta ahalako ondorio diferenteak izan ditzake gure jokaldi bakoitzak, eta bakoitza zenbatezinezko moduetan gauza daiteke. E...