Xerezaderen Artxiboa

Entzuteko literatura

    Bueltan gaude oporren ostean. Bidaian joateko aprobetxatu ohi dira bakantzak, eta guk ere halaxe egin dugu: Iolanda Zuñigaren eskutik, Post-it bizitzak liburuko lau toki deseroso bisitatu ditugu. Izan ere, liburuaren hitzaurrean Idurre Eskisabelek dioenez, Arrazoi dute gizon jakintsuek diotenean bidaiatzeak buru-bihotzak zabaltzen dituela (…). Ez nabil, ordea, New Yorkera bidaiatzeaz taxuzko munduko hiritar izaten ikastera (…) Ez. Beste bidaia batzuez ari naiz, ausartagoez, urrunagokoez. Esate baterako, neguko goiz gautu batez aldirietako tren ...


  Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Ray Bradburyren «Oinezkoa».                 OHARRA: aste honetako atala eskaintza berezi batekin doa: Gipuzkoako Foru Aldundian lan egiten duen geologo zientzia fikzio zaleari, eskerrik anitzekin hain entzule fina izateagatik.         2052 urtea da. Krimena gainbeheran dago, ez dago poliziaren beharrik. Kaleak inoiz baino lasaiago daude eta Leonard Meadek hiritik ibiltzea maite du. Alabaina…      &...


Gaur Amerikako Estatu Batuetako estepa aldera jo dugu, Nebraskara zehazki, Willa Cather andreari bisita egiteko. Han, bertako klima bezain latzak diruditen Tavener senar-emazteak ezagutu ditugu: Umeak hazten hasi zirenetik, senarrarekin izaten zituen elkarrizketak ekonomiaren eta gastuen arloetako gaietara mugatzen ziren ia. Euren harremana negozioetako harreman bihurtu zen, ugazaba eta maizterraren artekoa bezalakoa. Baina zirkua etorri da hirira, eta horrek iraganeko urak nahasiko ditu...     Xerezaderen Artxiboan, Willa Catherren "William Tavenerren sentimentaltasuna". Itzul...


  ENTZUN ZUZENEAN     Atal honetan Xerezadek trena hartu eta Eider Rodríguezengana joan da bisitan, jakin duelako hark belarri fina daukala gauzen arteko krak hori entzuteko, eta are esku finagoa besteoi ere entzuten laguntzeko. «Hazia» ipuina kontatu digu, leihoan erretzen dagoen emakume erditu eta erdibitu baten istorioa. Ausartuko zara krak hori entzutera?     ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (kanta, albuma, artista)   «Sweet Lullaby», Alexander Stamenkovic «Instant fun», Sto...


    ENTZUN ZUZENEAN   Gaurkoan Xerezade Brasilera joan da, Afonso Henriques de Lima Barreto jaunaren ahotik Tubiacanga hirian gertatutako jazoera harrigarrien berri entzuteko. Hiri loti eta lasaia zen Tubiacanga… Zein haize zorok jo zituen, baina, hango herritar normalean patxadosoak, gero jokatu zuten moduan jokatzeko? Auzo berri bat etorria zen hirira, bai, eta kimikaria izateak eta Flamel izena izateak argitxoren bat piztu beharko zien beharbada…         Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Lima Barreto eta «Kalif...


  ENTZUN ZUZENEAN   Aste, Haste edo Ahazte Santuko atsedenaren ostean, indarberriturik itzuli gara gizakia aldian-aldian akuilatzen duten galdera potoloei ekiteko. Ez gara ausartu unibertsoan zein den gure tokia galdetzera, unibertsoa nahiko infinitua izanik, apur bat ikaratzen gintuelako. Hortaz, ikertze eremua zertxobait mugaturik, arnasa sakon hartu eta galde egin diogu geure buruari zein ote den gure lekua munduan, globoan, pilota urdinean. Eta isilune zuhur baten ostean gure baitatik erantzunik ez zetorrela ikusita, artxiboan begiratu dugu, eta hortxe aurkitu, kontentuz b...


  ENTZUN ZUZENEAN     Atal honetan Xerezade Afrika aldera joan da, zehazki Mozambikera, Mia Coutorekin egina baitzeukan hitzordua, baobab baten itzalean haren ahotik entzuteko ibiltari batzuen istorioa.   Ibiltariok Muidinga mutikoa eta Tahuir agurea dira, eta oinez doaz bide infinituan, nora ez dakitela, beren herria odolusten dagoen gerra ankerretik ihesi.   Bidean: desolazioa, herioa, eta etsipenaren paisaia kolorgea.   Bidaiariengan: tristezia, beldurra eta aurrera jarraitzeko grina setatia. Eta sekretu bat. Eta mirariak sor ditzaketen hitzak.   G...


  ENTZUN ZUZENEAN   Carmody jauna ez dago bere bizitzaren une goxoenean:          Ostatuko  bere  gela  tristea gogoratu zuen, non ez baitzegoen surik eta errenta ordaindu barik baitzegoen.  Bizitzen  jarraitu  behar  hutsaren  zorigaiztoaz  pentsatu zuen (…)         Hala ere, hitzordu bat lortu du Dublingo Gazteluan administrazioko norbaitekin lanpostu batez berba egiteko. Laster ohartuko da herrialde bateko administrazio publikoa erakunde miragarr...


           Gaurko atalean bi ipuin dauzkagu: Giovannino Guareschiren “Hirugarren istorioa” eta Julen Gabiriaren “FOAF tale”. Horrek esan nahi du oraingoan Xerezaderen Artxiboan ilunabar alderantz egin dugula, mundu honetan ei dauden beste mundu horien interferentziak sentitzen diren eremura. Eta apur bat beldur ginenez, Julen Gabiriari eskatu diogu gurekin batera irakurtzeko, eta horrela askoz seguruago sentitu gara, ze… baina Julen, zergatik… zergatik begiratzen didazu horrela?     ENTZUN ZUZENEA...


  ENTZUN ZUZENEAN     <br>     ... eta ahantzi nahi nuen, ahantzi nahi nuela ere ahantzi. Haurtzaroko etxera itzultzeko tren bidaian, oroitzapenek mina eta beldurra sortzen dute. Xabier Montoiaren «Haur jolasak» Xerezaderen Artxiboan.   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA   Kanta: «Barkatu, ama»; artista: M-ak; albuma: Barkatu, ama (IZ, 1989); Kanta: «Ikusi-makusi»; artista: M-ak; albuma: Gor (IZ, 1990). Kanta: «Zaude la...


xalp 1456153742814

Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…


HARPIDETU!!!

Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.

Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan

Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik