Oraingoan Xerezade bere artxibotik atera da eta Bilbo Hiria Irratiko Eremuz Kanpo saioaren ardura duten bi izaki miragarriekin, Eneko Olazabal eta Xabier Landabidea jaunekin alegia, kolaboratzeko ohore handia izan du. Bertan, topo egin du, gainera, eremuzkanpotarren beste gonbidatu ilustre batekin, Oihan Vega jaun entzutetsuarekin. Izan ere, Txoroen Batzarrak larrialdiko bilera egin behar izan du, kontua ez baita gutxiagorako. Honela dioskute Eneko Olazabalek eta Xabier Landabideak: «[Beste gonbidatua] gaurko saioaren leit motifa bera da. Izpirituan ekarri duguna gurera, ez ba...


Azken iruzkinak