Xerezade Eremuz Kanpo: Joseba Breaking Basque

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2016-05-20 12:07

I gotta to it man

Oraingoan Xerezade bere artxibotik atera da eta Bilbo Hiria Irratiko Eremuz Kanpo saioaren ardura duten bi izaki miragarriekin, Eneko Olazabal eta Xabier Landabidea jaunekin alegia, kolaboratzeko ohore handia izan du. Bertan, topo egin du, gainera, eremuzkanpotarren beste gonbidatu ilustre batekin, Oihan Vega jaun entzutetsuarekin.

Izan ere, Txoroen Batzarrak larrialdiko bilera egin behar izan du, kontua ez baita gutxiagorako. Honela dioskute Eneko Olazabalek eta Xabier Landabideak:

«[Beste gonbidatua] gaurko saioaren leit motifa bera da. Izpirituan ekarri duguna gurera, ez baikinen ausartzen fisikoki gonbidatzera. Euskal Harriaren ABDak filmetik irtendako Super Euskalduna. Bekadun erraria. Golema. Gure Zelig Iruritakoa. Euskal hitzaren atrakatzailea. Txandal laranjadun timadorea.

Zuekin, behingoz errealitatea baino sinesgarriagoa eta zentzudunagoa izan daitekeen saioa: Eremuz Kanpo 4×21: Joseba Breaking Basque».

Hementxe daukazu saioaren esteka. Ausartuko zara?

http://bilbohiria.eus/42245


Utzi iruzkina: