Gaur Xerezadek Patricia Highsmith thriller psikologikoaren artistari egin dio bisita. Patricia emakume argia eta umore gaixto eta zorrotzekoa da, baina ez dauka, holan esateko, oso-oso iritzi onik gizakiez... Ah, eta asko gustatzen zaio trenekin jolastea. Konturatu da jendeari, trenean luzaro jesarrita egon behar denean, sekulako gauza xelebreak bururatzen zaizkiola... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Gaur berriz ere Poe kuttuna gonbidatu dugu Xerezaderen Artxibora, odola izoztu diezagun... "Putzua eta pendulua" ipuinean, Inkisizioaren ziegetako izuen gordelekuetan barrena ibiliko gara. Sartu, sartu barrura. Ez zara aspertuko... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Fernando Pessoak bere izenez sinatu zituen idazlan batzuk, heteronimoen mozorrorik gabe. Jakina denez, idazlearen izaera konplexuaren ispilu da nortasun-anabasa hori, izengoiti bakoitzak bere ezaugarriak baititu. Pessoaren izenpeak (ortonimoak), ordea, askotarikotasun ugari hori jasotzen du, eta bateratzen hein batean, poemok ez baitzaizkio ildo jakin bati jarraikitzen. Gaur, bi liburutako emaitzak ekarriko dizkizuegu: Mensagem [Mezua] eta Cancioneiro [Kantutegia]. Musika: www.musopen.org web gunetik hartuta: Antonín Dvorak, 9. Sinfonia E Minorrean 'Mundu berritik', Op. 95 - I. Adagio - ...
Ipuin hiperlaburrak dakartza oraingoan Xerezadek, eta lau idazle handiren eskutik: Mario Benedetti, Eduardo Galeano, Augusto Monterroso eta Julio Cortazar.Testu trinkoak dira, batzuetan epigrama edo teorema modukoak. Sarritan, konturatzerako amaitu egin dira, eta aho zabalik uzten gaituzte, aurrean zabaltzen zaizkigun posibilitate harrigarriez zorabiaturik. Zentzua bilatzen jarraitzera zirikatzen gaituzte. Zubi salto literario modukoa da.Jauzi egingo dugu? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena. Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek blaitzen dituena homoerotismoa den ala ez, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queer da. Topa dezagun horren alde! ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, be...
Fernando Pessoa poeta portugesak hainbat heteronimo sortu zituen, hau da, hainbat nortasun literario, bakoitza bere biografia eta estilo propioarekin. Horietako bat Alberto Caeiro dugu. Alberto Caeiro Maisu Xaloa da, ardirik gabeko artzain bat. Zentzumenak aldarrikatzen ditu jakintza-iturri bakartzat, zientzia eta parazientzia oro alboraturik. Naturaren eta unearen poeta ere bada, fisikoa, neopaganoa, baina ez behialako jentilen gisan, ezpada modu berri, txoil lurtar batean. ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko)....
Mathilde Loisel langileen familia batean jaiotako emakumea da, eta ministerio bateko bulegari ilun baten emaztea. Haren bizitzan ez da luxurik, baina berak betidanik egin du amets saloietako dotorezia eta fintasunarekin, goi mailako damen sedukzio eta xarma giroarekin. Egun batean aukera sortzen zaio betidanik amestu duen gizarte horretako kide izateko gau batez. Dantzaldi dotore baterako gonbitea jaso du, eta ipuineko Mari Errauskin bezala, nahi izango du gau batez printzesa izan. Horretarako, lepoko bat eskatuko dio maileguan txikitako lagun bati, eta hortxe hasiko da bere zoritxarra. MUS...
Egunero bezala, Miliak goizeko zazpietako autobusa hartu du lanera joateko. Betiko bidea, betiko bidaideak, betiko logura... Baina gaur zerbait berezia gertatu da. Gaur, autobuseko gizarte txikiak gu guztion hobe beharrez aritzen diren ikuskaritza zerbitzuen bisita jaso du. A ze lasaitua, gure ongizatea zaintzen duen norbait egotea... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Batzuetan hobeto jakin beharko genuke lagunak aukeratzen... Gaur, Xerezaderen Artxiboan minutu bat poesiarentzat. Kirmen Uriberen "Lagun bat" poema. Irakurle gonbidatua: OIHENART GARAI ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko). Musika: Artista:Paolo Pavan Albuma: Looking for a Way Out Abestia: In Praise of Honey Rose
Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldeko objektu xumeetan. Nor izango da, baina, mezu isil hori dekodetzeko gai? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…
Jarraitu
@XereArtxiboa
HARPIDETU!!!
Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.
Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan
Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik
Eskerrik asko, Ana; eskerrik asko, Danele, Ikaragarri gustatu zait!