Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, “Gozoki”, bizitza osoa alferra izan jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki beroak kiskaldu egingo du bere ametsa… Egin dezagun jauzi Jazzaren garaiko Deep South-era. Georgia…Georgia…the whole day through…just an old sweet song keeps Georgia on my mind… Irakurle gonbidatua: IÑIGO ROQ...
Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera agertzeko amodioa gora-gora aldarrikatzen... Jaun-andreok, zuekin, Indalezio Bizkarrondo "Bilintx". All you need is love... Irakurle gonbidatua: JAIONE AGIRRE. Adi!! Bukaera aldera, kutixia bat dago...ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakat...
Bazen Txinan, enperadorearen hirian, guztiak liluraturik uzten zituen altxor preziatu bat. Ez zuen urrearen distirarik, ezta harribitxienik ere, baina haren ospea munduko bazter guztietara hedatu zen. Jakintsuek hainbat liburu idatzi zuten hartaz eta olerkariek poemarik ederrenak egin zizkioten. Hain zen miresgarria, ezen Heriok berak ere, txunditurik, amore eman baitzuen haren aurrean. Ez al duzue zuek haren aditzerarik?ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera. Beren autoritate erlijiosoaz eta burlaizezko hitzez eraso gogorraren pean dauzkate sufragistak. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Sakatu HEMEN Xerezaderen Artxiboari buruzko elkarrizketa entzuteko, Euskadi Irratiko “Arratsaldekoak” saioan.
Xerezadek ez du atsedenik hartzen, eta abuztua opor hilabetea bada ere, handik eta hona dabil munduko bazterretan ipuinik onenak bilatzen bere entzule bihotzekoentzat. Noizik behin, kuku bat egiten dio blogari, entzuleren batek oharren bat utziko zion esperantzaz. Ez pentsa, ez, hantustea denik eta belarria laztanduko dion hitzaren bila dabilenik... Kontrakoa da gehiago: ez daki ondo edo txarto dabilen, eta bere kontagailu sekretuetako zenbakiek adierazten badiote ere lagun ugarik jaisten dituztela berak am...
Abuztuan Xerezade mundua ibiltzera joango da ipuin gehiagoren bila eta zakukada bete ipuinekin bueltatuko da irailean. Laster arte!!
"Menuet" Gizon batek, ustez bakarrik, atseden hartzen du Pariseko parke lasai batean. Berehala ohartzen da, ordea, ez dela leku hartara joaten den bakarra eta egun baten, aguretxo berezi batekin eta haren emaztearekin egiten du topo. Haiek erakutsiko diote zein den “dantzen erregina, eta erreginen dantza”. "Gaua" Gau epela Parisen. Kafetegiak distiratan daude; barrez, paseatzen, edaten ari da jendea. Gizon bat osteratxo bat egitera ateratzen da eta Boulogneko basora abiatzen da lasaitasun bila. Handik ateratzen denean, ordea, Paris erabat bestelakoa da. Hotz egiten du eta Champs-Elysées-eta...
Malcolm Xen ustez, Estatu Batuetako demokrazia ez da benetakoa. Hori dela-eta, eskubide zibilen alde borrokatu beharrean, giza-eskubideen alde borrokatu behar da. Hitzaldiaren bigarren zatia. ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Malcolm X aktibistak 1965ean, hil baino urtebe lehenago, emandako hitzaldia. Garai hartan, Senatuan Eskubide Zibilen Legea ari ziren eztabaidatzen eta, lege hori onartuz gero, beltz guztiek botoa emateko eskubidea lortuko lukete. Malcolm Xek boterean dauden demokraten joko bikoitza salatzen du eta beltzen batasunerako deia egiten du. Hitzaldiaren lehen zatia. ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…
Jarraitu
@XereArtxiboa
HARPIDETU!!!
Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.
Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan
Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik
Eskerrik asko, Ana; eskerrik asko, Danele, Ikaragarri gustatu zait!