XEREZADE TRISTE DAGO...
Xerezadek ez du atsedenik hartzen, eta abuztua opor hilabetea bada ere, handik eta hona dabil munduko bazterretan ipuinik onenak bilatzen bere entzule bihotzekoentzat. Noizik behin, kuku bat egiten dio blogari, entzuleren batek oharren bat utziko zion esperantzaz. Ez pentsa, ez, hantustea denik eta belarria laztanduko dion hitzaren bila dabilenik... Kontrakoa da gehiago: ez daki ondo edo txarto dabilen, eta bere kontagailu sekretuetako zenbakiek adierazten badiote ere lagun ugarik jaisten dituztela berak amoroski eskegitzen dituen audio artxiboak, hasita dago pentsatzen ez ote diren guztiak familiakoak eta lagun errukiorrak izango, "ez baita normala" dio Xerezadek, negar anpulu bat dingilizka betile beltz-beltzean, "hainbeste lagunek ipuinak deskargatzea eta inork blogean IRUZKINIK EZ UZTEA".
Nik, idazkari umil honek, esaten diot hain gogor ez hartzeko, kontuan hartzeko euskaldunekin ari dela, eta mututasuna beren herri nortasunaren ezaugarria dela. Xerezade begira geratzen zait orduan pentsakor, begietako marra beltza dena ugertuta, bera ere mutu azkenean.
Euskaldunen kastakoa egingo ote zaigu Xerezade ere...?
Iruzkinak
Iñigo 2011-08-19 22:19 #1
Gaur egin dut iTunes-en harpidetza. Lan handia egina duzue, ea eusten diozuen orain arteko emanari.
Zorionak, neskak!
Xerezade 2011-08-22 09:40 #2
Eskerrik asko, Iñigo! Saiatuko gara ba eusten eta ahalik eta ondoen egiten, eta, badakizu, lagundu nahi badiguzu oso ongi etorria izango zara.<br />
Utzi iruzkina: