Xerezaderen Artxiboa

Entzuteko literatura

      Gaur, Xerezaderen Artxiboan zientzia fikzioaren klasiko bat: "Zuek guztiok, zonbiok", Robert Heinlein-ena. Itzulpena: Jasone Larrinaga.   Tabernari bat eta gizonezko bezero bat hizketa intimoan tabernako txoko batean. Bezeroak bere aitorpena egin ahala, deskubrituko dugu ez dela inondik ere dirudiena. Baina agian ezta bere solaskidea ere. Agente sekretu bat, denbora makina bat, mendeku bila dabilen eta istorio harrigarri bat kontatzen duen gazte bat, joan-etorriak denboran atzera eta aurrera. Eta bakardadea, bakardaderik erradikalena. Ausartzen bazara, lo...


  Gaur, Xerezaderen Artxiboan: “Ogia eta arrosak”. Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratu du, Xerezaderen Artxiboarentzat, James Oppenheimek Rose Scheidermanen hitzaldi batean oinarriturik 1911n idatzitako poema. Izenburuko esaldiak erreferentzia egiten dio baldintza material egokiak eta duintasuna biltzen dituen aldarrikapenari, eta lotuta dago 1912an Massachussettsen ehungintzako langileek, gehienak emakumeak, egindako greba arrakastatsuari. Usoa Wyssenbachek ahotsa jarri dio poemarekin egindako kantu ezagunaren euskarazko bertsio honi. 31 eskutik blogean daukazue itzulpen...


Xerezaderen Artxiboan Katherine Mansfielden "Eulia",  Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenean eta ahotsean. Bi gizon aurrez aurre bulego batean, eta Heriok ostutako  lagun maiteen oroimen eta desoroimena airean. Boterearen dinamika, dominazioa, gerra. Eta haren emaitza: suntsipena eta sorgortasuna.  Euliak al gara tinta beltzezko tanta lodien pean?     ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA Artista, abestia, albuma (azken bietan ez dago albumik)   1.- Sergey Kovchik: Evening roofs (The sky and the roofs) 2.- Sergey Kovchik: Messenger (L...


  Gaurko ipuineko protagonistak irtenbide bat aurkitu zuen preso zegoen kaiolatik irteteko; bost urte igaro direnean, hitzaldi bat ematen dago jakintsuen aurrean bere lorpena azaltzeko. Askatasuna? Nork aipatu du "askatasuna". Xerezaderen Artxiboan Franz Kafkaren "Akademia batentzako txosten bat". Itzultzailea: Naroa Zubillaga   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (artista/kanta/albuma) Free Music Archivetik: Chris Zabriskie, "Oxygen Garden", Divider.   Jamendotik: Kolokon, "Global Circus", Global Circus.


      Euri, inetazi eta trumonada egun hauetan soinuz betetzen zaigu etxea: haizea uhurika zirrikituetatik, uraren tapa-tapa kristaletan... badirudi gauzek berba egin nahi digutela. Gaurko ipuinean ere garrantzi handia dute soinuek, zehatzago esanda, hotel bateko karraju batean entzuten diren oin hots harrigarriek. Zein lotura ote dute pauso estrainook Vernon Hotelean "Benetako Hamabi Arrantzaleen Klub"aren afari esklusiboan gertatutakoarekin? Aita Brown abade detektibeak argituko dizu. Xerezaderen Artxiboan, G. K. Chestertonen "Oinkada misteriotsuak".   Itzultzailea:...


    Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere. Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Anfitrioi lana ez da ez batere erraza batzuetan, eta halaxe erakusten digu gaurko ipuintxoak. Baina lasai, izenburuak dioen bezala, ametsa besterik ez da. Urte berriko lehen egun ...


Irudigilea: NATALIE PUDALOV Gaur Xerezaderen Artxiboan atal berezi bat daukagu, gure ohituraz bestela haur ipuinak dakartzagu eta. Gure lagun Elaia Larrinagari eta Martin Roqueri eskaintzen dizkiegu, baina entzule helduok ere zuen etxeko edo inguruko txikiekin batera entzun ditzakezue disimulorako, eta disimulurako diogu, ze ondo baino hobeto dakigu zuen barruan oraindik ere bizi dela behinolako kakanarru piruletajale hori.   Beraz, zuentzat guztiontzat, Pep Brunoren "Itzelhandien lo kuluxka" eta Tim Bowleyren "Jack eta heriotza", Dorleta Kortazarren ahotsean eta itzulpenean. ...


        Gatazka konpon dezakeen bakarra maitasuna da... Maitasuna? Zer da? Inon den analgesikorik naturalena Maitasuna. Burroughsen egunerokotik (97/07/30)   Xerezaderen Artxiboan William S. Burroughsen «Apaiza, halaxe deitzen zioten».   Itzultzailea: Danele Sarriugarte Ahotsa: Edu Lartzanguren   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ


      Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak. Eta halaxe izan. «Denbora laburrean mundu bete gauza gerta daitezke», esan zigun. Ikusi bestela zer jazo zitzaion Mallard andreari «Ordubetean».   Itzultzailea: Garazi Ugalde   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA   ...


Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren "Abuztuko beroa". ...Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft... Itz.: Ana I. Morales ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- "The Evil Sustained", Opus Vertigo, The Evil Sustained. 2.- "Soundtrack 01", RoyaltyFreeMusic, Cinematic Dark Mysterious Suspense Grand Piano Drama Pictures Theme. 3.- "Soundtrack 010"...


xalp 1456153742814

Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…


HARPIDETU!!!

Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.

Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan

Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik