Xerezaderen Artxiboa

Entzuteko literatura

Vojtisek jauna eskalea da Prahako Mala Strana auzoko kaleetan. Ordu txarrean esandako hitz desegoki bategatik, ikusiko du nola gizakien krudeltasunak mixeria gorrira bidal dezakeen pobrerik pobreena ere. ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko). Ipuin honetako musika: "Lavender". Egilea: Roy Merriam. Albuma: Quiet Strings.


Iu-tsun espia, alemanentzako lanean. Haren atzetik, agente britainiar bat: Richard Madden. Iu-tsunek misio bat bete behar du Maddenek bera harrapatu baino lehen. Horretarako, Iu-tsunek Stephen Albert izeneko gizona aurkitu behar du lehenbailehen. Halabeharraren joko batez, bide horretan Iu-tsunek topo egingo du bere birraitonak utzitako misterioarekin... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


Gizon bat bere baitara bildua bizi da; deseroso sentitzen da gizartean, eta nahiago du bere bakardadeaz eta etxearen lasaitasun eta segurtasunaz gozatu, txikitatik gorde izan dituen objektu eta altzari maiteez inguraturik. Egun batean, baina, etxeratzean ezusteko bat gertatzen zaio... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


Ama izan berria den emakume bat senarrarekin doa uda pasatzera mendialdeko etxe handi batera. Emakumea oso goibel dago azken aspaldian, eta senarrak, izen handiko medikuak, nerbioen ahulezia horretarako tratamendua ezarri dio. Dena da zure hobe beharrez, maitea... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


"Amontillado upela". Venezia. Ihauteri garaia. Montresorrek mendekua hartu nahi dio bere lagun Fortunatori, barkaezina omen den laido bategatik. Ardo bat dastatzeko aitzakiatan, bere palazzoko sotora eroan du. Hor dautza aspaldiko montresortarren hezurrak, ardo botila eta upelen artean... "Bihotz salataria". Ezin zezakeen agurearen sai begia jasan. Begirada horrek zulatu egiten zion arima, eta oinaze hartatik ateratzeko agurea hiltzea beste biderik ez zegoen. Izan ere, zentzumen zorrotzegiak izatea tortura izan daiteke... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz z...


xalp 1456153742814

Xerezaderen Artxiboa

Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…


HARPIDETU!!!

Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.

Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan

Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik