Gaur, tabakoaren keak urdindutako giroan, koloretako argi tristeek eta tango urrunek inguraturik, Roberto Arlt-ek "Piztiak" aurkeztuko dizkigu, Buenos Airesko lunpeneko putetxe eta tabernazuloetako kriaturak. Basakeria gorrizko azpimundu honetan ez dago errukirik, eta isiltasuna ontzi komunikatu bat da tabernako barran eseritako piztien asperdura mugagabe, amorraturako. Eta hala ere, batzuetan zure gomutak zeharkatzen du nire oroimena zazpi puntako izar baten tankeran. ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKAK (kanta, egilea, albuma): 1.- "Tango del sorrow", Rivers, House Juic...
Laura Bohannan (Laura Marie Altman Smith) kultur antropologoa Nigeria iparraldeko Tiv gizataldearekin bizi izan zen zenbait urtez, XX. mendeko 50eko hamarkadan. Halako egun batean, Tiv herrixkako buruzagi zaharrak antropologoa etengabe irakurtzen ari zen liburu horretako istorioa kontatzeko eskatu, eta hor hasi zen gure antropologoa Hamleten istorioa itzultzen eta hango testuinguru kulturalari egokitzen entzuleek testuaren esanahi zuzenaz jabe zitezen. Tiv herriko zaharrek, ordea, istorioa aditu eta gero, Hamleten beste esanahi bat irakatsi nahiko diote Bohannani, benetako esanah...
Armand Aubigny eta Désirée Valmondérena maitasun ezkontza izan zen. Armandi ez zitzaion axola Désirée guraso ezezagunen alaba adoptatua izatea: zer ardura zion horrek, Armandek bere maitasun gartsua eta inguruetako abizen zaharrenetako bat eman ahal baldin bazizkion Désiréeri. Egun zoriontsuak ziren orain Aubigny plantazioan: umetxo bat, ederra eta osasuntsua, jaio berria zitzaien, maitasun horren fruitu eta lekuko. Désiréeren zoriona hain zen betea, beldurra ematen zion. Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Kate...
Gaur Xerezaderen Artxiboan linguae vasconum primitia bat dakargu, Iñigo Roqueren Airea poema bilduma, orain arte beste inon argitaratu gabea. Egileari bilduma honi buruzko hitz batzuk esateko, eskatu eta hauxe esan digu: erantsiko nuke poemak duela sei bat urte idatzi nituela, eta orduz gero agorraldi liriko erabatekoan nagoela ;-) Guk, ausart, horri gehituko diogu poema hauetako airean noiz edo behin asmatu dugula, snif snif, garai bateko Sarrionandiaren poesietako paisaia legendarioen espezia usain nostalgikoa... ENTZUTEKO edo JAISTEKO SAKATU HEMEN(ezkerreko botoia...
"Gobernurik onena gutxien gobernatzen duena da, eta nire pozerako litzateke hori ahalik eta azkarren eta sistematikoen gauzaturik ikustea". Hitz hauekin hasten da Henry Thoreauk 1849an idatzitako Desobedientzia zibila entseiua, gaur oso-osorik dakarguna, Edu Lartzanguren kazetariaren (@edulartzanguren) itzulpenean eta ahotsean. Liburuaren hitzaurretik Markos Zapian filosofo eta idazlearen pasarte hauek hartu ditugu: Thoreauk (...) aurrena etika jarriko du, gero politika, Zuzentzat duzuna egizu; ez duzuna, aldiz, legala izan arren, ez egin. Legeren bat ez bazaizu morala iruditzen, ez ez...
Haurtzaroa baldin bada aberri bakarra, Vladimir Nabokoven aberria lotuta dago Miarritzeko hondartza bati, miresikoleta hitza irakatsi zion euskaldun lepoker bati, eta, batez ere, lehen amodioaren pasioa biziarazi zion Collette neskatilari. Sentsazio sotilez betetako oroitzapenen atsegin gazigozoa dakarkigu Nabokov-en "Lehenengo maitasuna"-k. Itzulpena: Jasone Larrinaga Jaisteko edo entzuteko SAKATU HEMEN ezkerreko botoiaz jaisteko eta eskumakoaz zuzenean entzuteko. MUSIKA Artista: Renald de Matrexasse Albuma: Ephémérides (Janvier) Ka...
Daniel Barkleyri inork ez zion esan ze zaila zen Hego Karolinan afroamerikarra izatea, hobe zuela munduko herritarra izatea... Zailtasun horrekin enegarren aldiz estropezu egin zuenean, baina, estrategia irudimentsu bat probatzea erabaki zuen. Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Percival Everett-en "Kultur jabekuntza". Begiratu harantz, harantz, harantz, Dixieland... Jaisteko edo entzuteko SAKATU HEMEN ezkerreko botoiaz jaisteko eta eskumakoaz zuzenean entzuteko. MUSIKA (kanta, artista)* 1.- "Dixie", Metropolitan Mixed Chorus2.- "Take the A train", Zuloaga Jazz Trio3.- "Linus...
Orrison Browni bere nagusiak enkargatu dio goiz batez lagun egitea Louis Trimble jaunari New York bisitatzen duen bitartean. Louis Trimble jaun misteriotsuak harat-honat ibili gura du errari, hiriaren eta bertako biztanleen xehetasun sinpleenek liluraturik. Ez da berria New Yorken, hala ere: izatez, bertakoa da, baina azken hamar urteetan ez du hiria ikusi. Egia esan, ez du ezer askorik ikusi. Toki oso urrun batetik bueltatu berria dirudi Trimble jaunak, ez sentsaziorik ez bizirik ez dagoen toki mortu batetik... Gaur, Xerezaderen Artxiboan F. Scott Fitzgeralden "Hamarkada galdua". &...
Gabon sasoia eta bere girlanda eta kerubinak gertu ditugunez gero, oso aproposa iruditu zaigu Xerezaderen Artxibora "Etxeko aingerua" izeneko saio bat ekartzea, Virginia Woolf andrearen eskutik. Gainera, primizia bat ere badakargu: Woolf andreak, berak aitortzen digunez, hilketa estonagarri bat egin zuen bere esku atzamar luze, dotore eta modernista horiekin... zer eta Etxeko Aingerua akabatzea!!! Aingeruarekin kontuak garbitzen amaitu zuenerako, luma zuri pare bat baino ez omen ziren geratu Woolf andrearen gela propioan, dantzan airez aire, udazkeneko orbelen antzo. Baina, ai, bo...
AZAROAREN 23an, OSTIRALA, gaueko 8:00etan, BILBOKO HIKA ATENEON (Ibeni kaia 1, San Anton elizaren ondoan)
Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…
Jarraitu
@XereArtxiboa
HARPIDETU!!!
Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.
Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan
Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik
Eskerrik asko, Ana; eskerrik asko, Danele, Ikaragarri gustatu zait!