Shakespeare Oihanean, Laura Bohannan
Laura Bohannan (Laura Marie Altman Smith) kultur antropologoa Nigeria iparraldeko Tiv gizataldearekin bizi izan zen zenbait urtez, XX. mendeko 50eko hamarkadan.
Halako egun batean, Tiv herrixkako buruzagi zaharrak antropologoa etengabe irakurtzen ari zen liburu horretako istorioa kontatzeko eskatu, eta hor hasi zen gure antropologoa Hamleten istorioa itzultzen eta hango testuinguru kulturalari egokitzen entzuleek testuaren esanahi zuzenaz jabe zitezen. Tiv herriko zaharrek, ordea, istorioa aditu eta gero, Hamleten beste esanahi bat irakatsi nahiko diote Bohannani, benetako esanahi zuzena, alegia, antropologoa bere sorterrira itzultzean, bertako zaharrek ikus dezaten ez dela besterik gabe oihanaren erdian denbora-pasan ibili, baizik eta jende jantzi, buru-argi eta jakintsuen artean. Bohannanek pasadizo hori kontatzen digu Shakespeare oihanean, labur eta umorez.
Izan ere, orain badakigu, edo susmoa dugu, bederen, etnozentrismoa bera dela, agian, gure kultur unibertsal bakarra: mundua nork bere kultur logikaren arabera ulertze hori.
ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ
MUSIKAK
Entzuten diren hurrenkeran (artista, abestia eta albuma):
1.- Akashic Records: Elegant Background Music (Perfect Background Music for Corporate Projects)2.- Akashic Records: Capoeria Dance (Brazilian Capoeira)
3.- SaReGaMa: Bliss (7 Tines Kalimba) (Spirit of Kalimba)
4.- SaReGaMa: Night, Campfire, Kalimba (Spirit of Kalimba)
Iruzkinak
Luistxo 2013-04-10 21:38 #1
<p>Oso polita. Nire kasuan bezala, kultura faltagatik, ez badaki entzule potentzialak Hamlet-en zer gertatzen den, gomendatuko nuke <a href="http://es.wikipedia.org/wiki/Hamlet">trama irakurtzeko Wikipedian</a>, gutxienez. Baina bueno, hori gabe ere... Grazia egin dit joko eta parranden zorrak nola bihurtu dituen Tiv agureak istorioaren ardatz. Zorionak itzultzaileari eta bereziki agureen ahotsak egiten dituenari. :-)</p>
Utzi iruzkina: