Kategoria: literatur podkasta
Euria da, haize zakarra dabil eta gu ere hala gaude barrutik. Xerezade triste dago, lagun bat joan zaiolako. Lagun horri esker jaio zen Xerezaderen Artxiboa, Bilbo Hiria Irratiko ateak eta bere besoak eskuzabal ireki zizkionean. Eta Xerezadek badaki lagun horri gustatuko litzaiokeela guk lanean jarraitzea, beti aurrera, istorioak kontatzen, euskaraz kontatzen. Beraz, ez diogu huts egingo. Hemen gaude, kontatzen jarraitzeko prest, Mieltxo Monfort gure adiskidea gogoan. Eskerrik asko, Mieltxo: gure artxiboko ipuinik ederrenak zuretzat. *** Gaurko atala berezia da, autoreak berak jarri bait...