MENUET eta GAUA, Guy de Maupassant

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2011-07-25 16:31

"Menuet"

Gizon batek, ustez bakarrik, atseden hartzen du Pariseko parke lasai batean. Berehala ohartzen da, ordea, ez dela leku hartara joaten den bakarra eta egun baten, aguretxo berezi batekin eta haren emaztearekin egiten du topo. Haiek erakutsiko diote zein den “dantzen erregina, eta erreginen dantza”.

"Gaua"

Gau epela Parisen. Kafetegiak distiratan daude; barrez, paseatzen, edaten ari da jendea. Gizon bat osteratxo bat egitera ateratzen da eta Boulogneko basora abiatzen da lasaitasun bila. Handik ateratzen denean, ordea, Paris erabat bestelakoa da. Hotz egiten du eta Champs-Elysées-etako kafetegiek ez dute ohiko argitasun eta bizitasunik…

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

“Menuet” ipuineko musika: Menuet (G-Dur) aus dem Notenbüchlein für Anna Magdalena Bach, BWV Anh. 114 . Egilea: J.S. Bach. Albuma: Johann Sebastian Bach. El pequeño libro de Anna Magdalena Bach. Interpretea: Pablo Cano (klabea).


Utzi iruzkina: