FILOMELA ETA PROKNE, Ovidio

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2013-06-18 09:58
2

Ovidio

Gaur Xerezadek tunika zuria jantzi du antzinako Erromatik osteratxo bat egiteko. Foroko eskaileretan jesarrita zegoela eguzki epeletan begiak erdi itxita,hara non Publius Ovidius Naso dotorea hurbildu zaion, eta “Filomela eta Prokne”-ren istorio ikaragarria kontatu dion.

Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea. Horixe izan zen Filomelaren garrasi erdiragarria, Tereo koinatuak bera bahitu eta bortxatu ondoren. Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean giltzapetu, biktimak ezin izan zezan haren krimena salatu. Baina Filomelak —“mihia moztuko didate, baina eskuez kontatuko dut nire istorioa” esango balu bezala— bere ahotsa entzunarazteko beste bide bat bilatu zuen: oihal batean ehundu zuen bere narrazioa. Latinez, textus hitzak “ehuna” esan nahi du.

Filomela bortxatuak, Filomela mututuak bere kantua entzunaraziko du murru guztien eta ezpata guztien gainetik, eta mendekua izugarria izango da.

Itzulpena: Juan Mari Mendizabal

Philomela, Jacob Yanes

ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

MUSIKA

Artista: Antiqcool

Albuma: Antiqcool Instrumental Acoustic Guitar Vol 2

Kantak:

- Turn off the world

- Turn

Albuma:Antiqcool Instrumental Acoustic Guitar Vol 1

- All the seeds

- A girl in a room

- Love light

Albuma: Antiqcool Instrumental Acoustic Guitar Vol 3

- The path to our salvation

- All these things

- I gave you a rose

Luistxo

Luistxo 2013-06-24 18:21 #1

Albiste hau jakin http://sustatu.com/1372084125507 eta jarraian, kotxean lanetik, podcast hau entzutea bat izan dira. Are inpakto handiagoa egin dit horrela. Esango dut, dena den, amaierak halako gomuta poetiko bat ekarri didala gogora. Ez nituen ezagutzen Ovidioren metamorfosiak, eta ipuin honen amaierakoa esanguratsua iruditu zait. Errege-gerlaria nola bihurtu zen argi-oilarrra... http://eu.wikipedia.org/wiki/Argi-oilar

Euskal Herrian ere bizi da txori hori, baina ez da erraza ikusten. Hala ere, 20 urterekin Greziara egindako bidaia batean gogoan dut sarri samar ikusi genuela, txori zabaldua dela han. Irudikatzen dut greziarrentzat akaso ezaguna dela, gerlari zaharren kasko eta lantzak adierazten dituela txoriaren figura ederrak.

Bortxatzaile guztiak txori bihurtuko bahal balira, eder bezain ezgauza berriz minik ez emateko...

Xerezade

Xerezade 2013-06-25 09:37 #2

Eskerrik asko iruzkinagatik, Luistxo. Ovidioren Metaformosiak zoragarriak dira. Nik asko maite dudan beste bat Arakne-rena da. Hau ere ehungilea, kontalaria, jainko-jainkosen aurrean kikiltzen ez dena, eta lotsabako xamarra.

Argi oilarraz diozuna oso interesgarria da! Grezia aldera joanez gero, erreparatu egingo diogu.

Eta beste kontuaz... Zoritxarrez oso erraza da halako kointzidentziak sortzea.  Eta, ez dakit ba, txori bihurtuta ere kaltebakoak izango ote lirateke halako piztiak... Argi oilarra, Ovidioren arabera, enarari eta urretxindorrari jarraika zihoan...

Utzi iruzkina: