Kategoria: filomela
Gaur Xerezadek tunika zuria jantzi du antzinako Erromatik osteratxo bat egiteko. Foroko eskaileretan jesarrita zegoela eguzki epeletan begiak erdi itxita,hara non Publius Ovidius Naso dotorea hurbildu zaion, eta “Filomela eta Prokne”-ren istorio ikaragarria kontatu dion. Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea. Horixe izan zen Filomelaren garrasi erdiragarria, Tereo koinatuak bera bahitu eta bortxatu ondoren. Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean gi...