EUSKAL ARKAIKOAK

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-03-18 23:40

Atal honetan iragan lanbrotsuan murgildu gara, gure arbasoen oihartzunen bila. Belarria ernetu eta, bihotza zirrara batean taupa-taupa dugula, aditu ditugu gudu zelaietako ezpaten klin klanak, ziega ilunetako aieneak, amodio zizpuruak, hileta eresi erdiragarriak...

Aspaldi joandako munduetatik, gaur, Xerezaderen Artxiboan, euskal arkaikoak mintzo zaizkigu, atzoko ahotsez, betiko kontuez.

MUSIKA

Artista: Oursvince. Albuma: "Etincelle"
Abestiak:
Medieval (acoustique)
Medieval
Espoir
Perdue
Around (instrumental)
Etincelle
Serenite


ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


Utzi iruzkina: