Como le hice caso a mi agüelo de Ibarrangüela, ahora no entiendo ni lo que digo en los carteles estos... caramba!
From Wikipedia, year 2040 Iraultza, Euskal Herriaren Independentzia Santua ekarri zuen oldartzea, Galdakaon hasi zen 2009ko maiatzaren 31an, igandez. Eguraldi ederra lagun ospatu zen lehenbiziko Ibiladia bizkaiko Galdakaon. Eguna erraz joan zen goizez eta erraz eguerdiz. Arratsaldez garai hartako Ertzaintza agertu zen –harrigarriki- txozna inguruan argazki batzuen kariaz. Jendeak ez zuen igarri ahal izan, hasieran bederen, kale antzerki talde baten abangoardiako “performance” baten aurrean zegoen ala antolakuntzaren “coup...
Wolfram Alpha aurkeztu berri dute, bilatzaile adimentsua. Google eta enparauen aldean abantaila izango omen du honakoa: galdera zuzenak egin ahal izango dizkiogu. Googlen hitz bat edo beste sartu ohi dugu bilatzeko, esaterako Elvis, baina bilatzaile berri honi itaunketa zorrotza egin ahal izango diogu, adibidez: Noiz jaio zen Elvis? Zenbat aldiz ezkondu zen? Hilda dago benetan Elvis?Kontua da Wolfram honi galdetu diotela: Where is God? eta erantzun du -sinestunen harridurarako- Jainkoa, God, ez dagoela leku guztietan baizik eta toki zehatz batean bakarrik: Hungarian. Hango hiri bat omen da....
"Burros que éramos" esan zidan berak. Eta nik: "No, la culpa siempre es del profesor". Oraindik ez zuela euskara nahikorik ikasi eta txantxetan ibili ginen bere liburuaren aurkezpenean. Utzi egin gaitu Luis Beroizek; zuek ere bazenuten aspalditik On Luisen berri, hemen eta hemen esaterako. Joan egin zaigu sufritu duen beste bat, joan egin zaigu egia azalarazi arte etsi ez duen biktima borrokalari bat. Joan zaigu onenetako beste bat. Eta naizen bezain arrazionalista ez banintz, esango nuke hemendik eraman duen gaixotasuna jasan duen kalbarioak sortu diola. Hil dutela, alegia. Eta pena...
Badira biktimak bi aldiz biktima direnak, jasan zutenagatik eta ezin izan dutelako hartaz hitz egin. Ezin izan dutelako mina ahoz gora adierazi, hori ere debekatu zaielako. Hurbil dauzkagu batzuk. Eta entzun genituen atzo, azkenik; gustura haiek eta gustura gu. Emozioz gainezka asko, eta batzuk, 93 urte eduki arren, mikrofonoa eskuan betidanik eduki balute bezala, euskara ederrean kontu kontari.Estrenatu zuen atzo Josik dokumentala eta ematen zuen lasaitua hartu zutela batzuek, luze itxaron duenak azkenean hartzen duena lakoa.Atzo, duela 72 urte, 1937ko maiatzaren 19an, bonbardatu zuten Gal...
Aita Barri -eta ez hain barri- Euskaldunen Alkarteari opari. Ageriko arrazoiengatik.Hemendik.
Gogoeta desordenatua kirolari buruz.Kirolak oro har, eta futbolak gehien bat, ez ditu benetan sustatzen iragartzen dituen baloreak. Aldarrikatzen ditu joko garbia eta lehia sanoa eta praktikan dena da zilegi irabaztearren. Onenak irabaz dezala desiratu beharrean neure taldeak hartu behar du gaina, zergatik eta neurea delako, horrexegatik besterik ez.Kirolak behar luke izan, nire uste ezjakinean, norbere buruarekiko lehia; maitasunaren domina hartan bezala: Atzo baino gehiago, bihar baino gutxiago. Edo Citius, altius, fortius Joko Olinpikoetan bezala. Aitzitik, gaur egungo kirol sonatuenetan...
Lehen atala.Bigarren atala. Hirugarren, eta azken, atala. -Baina ze demontre!? -bere buruaren kontrola galtzekotan zegoen Lehendakarisa- Ingelesez hitz egin dizu? Eta zer da aginduak ez dituela beteko hori? -Ingelesezko hitzak aurreko mendeko filme klasiko bateko ordenagailu adimendun batenak ziren. -Sabotaia? &...
Hemen lehen atala.Bigarren atala:iAm-ek atera zuen bere liluratik: -Dei bat daukat. Etxenike Doktoresarena. -Bai, esan? -Arazoak ditugu Amaiur. -Lehendakarisari bere izenez deitzen zion bakarrenetakoa zen Michelle Etxenike doktoresa, duela bi urte, aurreko hauteskunde gauaren ostean hain zuzen, ohe berean itzartu ziren goizetik. Gaztaroa zientziari emandako berrogei urteko emakume burujabe...
Lehen atala: Perez Garaigordobil Lehendakarisa gaztea berandu zebilen. Jakina, Lehendakarisa azkena da heltzen protokoloaren arabera; itxarongo zioten. Bera baino lehenago bertan egongo ziren dagoeneko Garazi Arzalluz, Lehendakarisa Ordesa; Lizarra Otegi, Barne Sailburusa eta Sara Egibar, Nazio Batuen Erakunderako Ordezkarisa. Carmen Basagoiti oposizio burusa ere gonbidatu behar izan zuten, ez zuten saihesterik izan. Ispiluari begira esku biez laztandu zuen gerri estua. -Ederra zaude gero! -esan zion...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.