Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

  Pentsatzen jarrita... ez dago gaizki bertsolaritzaz gauza handirik ez ulertzea: honela, Xabi Payá handiaren bertsokera txispeante, txinpartatsu eta txiripitiflautikoaz goza dezaket, baita zuek ere. Berbarako, hemen:Eta hemen, anaiarekin-eta, elebitara:Zalantzarik gabe bera da handiena. Zentzu bat baino gehiagotan.


Egizu klik handiago ikusteko.Argazkiak.org | bankua © cc-by-sa: JozulinKontua da orain ez dudala gogoratzen nondik hartu nuen itzultzeko...


Pentsatzen jarrita... hobe Patxi Lopez enteratuko ez balitz Ruperrek Brooklyn-en grabatu duela azken diskoa, bestela kapaz da El Pais-erako aurrekoaren moduko artikulua idazteko: "Gafas verdes, patillas azules" jarriko lioke izenburu.  Baina, oh, wait!, idatzi egin du! Egin klik irakurri ahal izateko. Argazkiak.org | gafas verdes © cc-by-sa: Jozulin


Horra: Txokolatea nahi duzunean lortu ahal duzu.Gidatzen ari zarela lasai jan dezakezu txokolatea.Nahi beste txokolate jan dezakezu.Txokolatea zeure amaren aurrean ere jan dezakezu."Dena irentsiko dut" esaldia erabil daiteke txokolateari buruz ari garenean ere.Sexu bereko pertsona bik elkarrekin jan dezakete txokolatea eta inork ez die gauza itsusirik esango.Txokolateak beti aseko zaitu. Baita bigundu denean ere."Betiko" hitza entzun eta txokolatea ez da ikaratzen.Gogor haginka eginez gero ere txokolatea ez da kexatuko.Zeure laneko idazmahaiaren gainean txokolatea eduki dezakezu eta...


Bakardadeaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-11-14 18:55

    Euria da, nire aurrean doa emakume bat yorkshire ñimiño bat uhaletik lotuta daramala. Halako batean txakurtxoa gelditu egin da. Emakumeak diotso:   -¡¡Venga, que es tarde!!   Txakurrak geldi jarraitzen du, begiratu egin dit bere ondotik pasatzen ari naizela. Eta andreak txakurrari:-Pero ¿qué estás mirando ahora? ¡Vamos!  


Dolua

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-11-06 18:57

Ehiztari batek ama hil zionean saldu zuten Dorothy. Hurrengo hogeita bost urteak -bederatzi mila ehun eta hogeita bost egun, berrehun eta hemeretzi mila ordu- Kamerungo jolas parke batean eman zituen lepotik kate batez lurrari lotuta. Burlak eta irainak jasan behar izan zituen egunero hogeita bost urtez eta erretzen eta edaten ere erakutsi zioten jolas-parkeko bistarien dibertimendurako. 2000ko maiatzean bere moduko beste hamarrekin batera parketik atera eta sendategi batera eraman zuten. Ordurako erabat gizenduta eta gaixorik zegoen. Apurka sendatu egin zen Dorothy eta Jacky eta parke bere...


Pentsatzen jarrita... Internetek ikaragarri lagundu digu ingelesa aberasten; halako hiztegi oparoa nondik aterako genuen bestela?: MILF, blowjob, cumshot, pussy, boobs, dick...


Idazlea

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-10-22 20:22

73 urte ditu. Beltzez dago jantzita goitik behera. Idazten duena esaten ez duena bezain ondo ordaintzen diote baina ez dirudi aberatsa, ez horixe. Mediterraneoaren itsasertzeko herrixka baten bizi da; zein den ez esateko eskatu dit. Munduan ez da istorio asmatzaile hoberik, nahiz eta duela 40 urte bezero bakarra duen. "Haiek" edo "Gizonak" deitzen die berak. Beheko suaren aurrean aitortu dit berak asmatu dituela 2000 efektua, behi eroen gaitza, hegaztien gripea, Al Qaeda eta egungo ekonomiaren krisia. Bere eskutik atera dira -ez dauka ordenadorerik- gaurko beldurrik onenak. J: Zer del...


Lehendakariak esana da Kirmen Uribe Euskadiprofundan jaio zela. Zehaz dezagun, beraz: Lehendakariarentzat Ondarroa Euskadiprofunda da. Eta Portugalete ez, nahiz eta, harrigarriki, herri biak dauden altuera berean itsasoaren mailarekiko. Bestalde, gogoratu beharko genioke Lehendakariari kostaldeko herri bat ezin dela egon itsasoaren maila baino sakonago. Herbeheretako biztanleek ondo dakiten bezala.Lehendakariaren ustez, bere ikuspegi superunibertsal elebakarretik,  euskaldun -euskal hiztun- eguneroko bat Euskadiprofundan bizi da. Lehendakariaren iritziz Euskadiprofundan bizi da egunero...


  Inoiz Miles Davis-en kontzerturen baten izan bazara ohartuko zinen publikoari bizkar emanda jotzen zuela ia denbora guztian. Kontzertuetan ez zuen hitz bakar bat ere esaten, ez eta abestiak aurkezteko ere. Miles-ek esana da berak jendeari musika eskaintzen ziola eta ez besterik, eta ez hartzeko jarrera hura harrokeriatzat. Baina bada beste arrazoirik: Davis-ek gorroto zituen garai hartan beltz batzuek -musikari eta artistak, gehienak- erakusten zuten zuriekiko menpekotasuna. Musikari beltz askok kopiatzen zituzten Louis Armstrong-ek erakusten zituenak bezalako barre esaj...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren