Denbora pasa da gertakari honetatik, baina hemen nabil burutik ezin kendu Giuliana Sgrena kazetari italiarraren kasua. Utz dezagun alde batera Giuliana iparamerikarrek tirokatu zutela eta berriki errugabetzat jo dituztela (asko uztea da, baina tira…). Utz dezagun alde batera, halaber, bahitzaile irakiarrek eurek esaten ziotela Giulianari askatzen zuten momentutik bertatik, kontu handiz ibiltzeko, iparamerikarrek hil nahi zutela eta. Utz dezagun, azkenik, honako hau ere alde batera: Giulianak esan du oraindik ezin duela “dena” kontatu. Aurreko guztia ez da afera honetan garrantz...
.
Aurreko asteburuan kintoen bazkaria izan dugu. Kintoak zeozer esatearren, ni ez bainaiz soldadu joan. Aurten bete dira 25 urte -hogeita bost- kolejiotik irten ginela. "Colegio San Gabriel de los Padres Pasionistas", gaur egun izen handiko ikastola dena. Batzen garenetariko gehientsuenok bederatzi urterekin sartu eta hamazortzirekin atera ginen. Batzuek gehiago eta bestetzuk gutxiago, denok izaten dugu zer esana ume-gazte garai haietan bizitakoaz. Eta sufritutakoaz. Hezkuntza ez zen gaur egungoa, ez horixe, behintzat hango eraikin kanpotik zuri eta barrutik ilun hartan urteak...
Seme-alabak(*) mundura ekartzeak baditu bere matrakak. Lehena –first but not last- da umeei izena ipini behar diezula. Ezin zara ibili kaletik: E!, Txo!, Neska! eta horrela ze baten batek denuntzia bat jarri ahal dizu eta hemengo epaileak ezagututa seguru behartzen zaituztela semeari Eduardo eta alabari María edo Cristina ipintzera, esaterako. Kontua da izena ipini behar diezula. Eta, beti bezala, euskaldunontzat gauzak gatxagoak dira; konplexuagoak, modernoago esateko. Alberto deitzen bazara ez dizu inork esango: “¿Y qué traducción tiene?”, baina Aritz deitzen bazara hor datoz: “...
Blog honetako milaka irakurleetatik erdiek sikieran pentsatuko duzue aspaldion ozpinduta eta erretxinduta nabilela, hain nabil ozen eta zakar idazten post guztietan, honengatik eta bestearengatik protestaka. Ez naiz berez horrelakoa baina kontu batzuek neure onetik ateratzen naute, adibidez hipokrisiak. Hipo-krisiak ez dauka zotinarekin zerikusirik (sartu hemen barre enlatatuak) baina izan behar luke, ze egunkaria irakurtzean nire begiek (biek gainera) zotina izan balute bezala egin dute salto. Harrapatu ez banitu hortik zehar joango ziren. Harrapatu ditut, ordea, eta Berriaren az...
Gaur pozik nago, eta ez da eguraldiagatik, ezpada gaur egunkarietan hauxe irakurri ahal izan dudalako: Hizkuntz ereduen politika kolokan utzi du Jaurlaritzaren azterketak eta DBH amaitzean ikasleen %60k ez luke B2 nazioarteko mailako azterketarik gaindituko eta D eredukoen herenak ez luke gaindituko eta B ereduko herenak bakarrik gaindituko luke eta A ereduko inork ere ez luke gaindituko. Argitze aldera, B2 maila hau euskaltegien 2. maila da, 8-9. urratsa. EGA baino askoz ere maila apalagoa. Hala ere, esan dizuet, poz...
Kotxean gindoazen orain dela “nik nahi baino urte gehio” eta kotxearen kasetean Miles Davis. Workin’ diskoaren lehen kanta: It never entered my mind , berez balada liluragarriaren bertsiorik zirraragarriena. Neu gidatzen nindoala, atzean lagun musikari bat zihoan eta, halako etsipenaz, esaten entzun nion: Alferrik ari gara, ez dugu sekulan sortuko hau baino doinu ederragorik; orduan, zertan gabiltza hainbeste musika, hainbeste entsaiatu eta hainbeste letxe? Zehatzagoa izanda, "arpelik gabiz" esan zuen "alferrik ari gara" beharrean, baina barkatuko dit berak lizentzi...
Egunokaz, hainbeste aitasantu eta aitasantu, buruan bueltaka ibili dut zenbat jendek sinisten duen jainkorik badela. Sinisten al dute, benetan? Are, aitasantuak berak sinisten al du? Betidanik iruditu zait ezetz, aitasantu eta kardinalen bilera klandestino eta konklabistiko horietan euren artean xuxurlatu egiten dutela: “Ahalegindu behar dugu “sekretuaz” jabetu ez daitezen” dio batek; eta besteak: “Bai, gure akabua litzateke”. Tira, teoria konspiratibo hauetaz aparte badut honetaz zeozer esateko gogoa. Entzun: Eman dezagun lagun batek zera esaten dizula...
Zergatik idazten zuen galdetu zioten idazle bati eta “ez hiltzeko” erantzun omen zuen. Ez nuke nik jakingo zer erantzun, agian idazlea ez naizelako. Zergatik idazten dut, ordea? Zer dela eta sentitzen ditut tximeletak sabelean “publish post” sakatzeko orduan, nola edo hala ehun eta piku hitz elkartu ondoren? Betidanik izan dut idazteko harra barruan, betidanik hontaz eta hartaz jarduteko beharra, zergatik ez dakidan arren. Idazle izatea, idazle izaera hartzea, ordea, gauza serioa iruditu zait beti; serioa, ulertu bedi, lanbide zail, nekoso eta agian ema...
Gaztainondo txikia hazi da basoan. Baina hiru urte ditu !!!
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.